Agirre eta Orbegozo pilotarien taldea nagusi izan da Udaberri Torneoan

Nerea Uranga 2023ko ekainaren 3a

Kukuprakak talde irabazlea. (Eduardo Agirre)

Udaberri Torneoko txapeldunak izan dira Naroa Agirre arroarra eta Oihana Orbegozo azpeitiarra. Kukuprakak taldean aritu dira biak, eta haiekin taldea osatu dute Iturriaga pilotariak eta Aitor Sarriegi bertsolariak. Atzo jokatu zuten finala Beasaingo (Gipuzkoa) Antzizar pilotalekuan.

Bertsoa eta pilota lotzen dituen Udaberri Torneoaren finala irabazi zuen atzo Kukuprakak taldeak Beasaingo Antzizar pilotalekuan. Talde horretan aritu dira Naroa Agirre arroarra eta Oihana Orbegozo azpeitiarra pilotariak, eta horiekin Iturriaga pilotariak eta Aitor Sarriegi bertsolariak osatu dute taldea.

Txapelketaren finala Bitxiloreak taldearen (Etxebeste, Etxekolenea eta Ruiz de Infante pilotariak eta Nerea Elustondo bertsolaria) kontra jokatu zuten atzo, eta gogor lan egin behar izan zuten. Agirrek Ruiz Infanteren kontra 10-18 galdu zuen, baina Iturriagak eta Orbegozok Etxekolonearen eta Etxebesteren kontrako partida 22-3 irabazi zuten.

Udaberri Torneoaren finaleko parte hartzaileak atzo, Beasaingo Antzizar pilotalekuan. (Eduardo Agirre)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide