Gasteizko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte eskualdeko hainbat herritan

Maialen Etxaniz 2023ko maiatzaren 29a

Orioko hilketa matxista salatzeko Itaiak deitutako elkarretaratzeko irudia. (Itaia)

Azkoitian, Azpeitian, Zarautzen eta Zestoan gaur egingo dituzte elkarretaratzeak, Itaiak deituta. Zumaian bihar egingo dute protesta, Mugimendu Feministak deituta. Ertzaintzak atzo jakinarazi zuenez, emakume baten gorpua aurkitu zuten Gasteizen, apartamentu hotel bateko logela batean, eta arratsaldean baieztatu zuten hilketa matxista zela. Bi asteren barruan Euskal Herrian gertatzen den bigarren hilketa matxista da. 

Gasteizen 32 urteko emakumezko baten hilotza aurkitu zuten atzo apartamentu hotel bateko logela batean, bortxa zantzuekin. Ertzaintzak adierazi duenez, indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira kasua, eta haren bikotekide ohia atxilotu dute dagoeneko Zaragozan. Bi asteren barruan Euskal Herrian gertatzen den bigarren hilketa matxista da. Hori salatzeko protestak deitu dituzte eskualdeko herrietan. 

Gaur arratsaldean Azkoitian, Azpeitian, Zarautzen eta Zestoan gaur egingo dituzte elkarretaratzeak. Bihar, asteartea, Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian egingo dute protesta, Mugimendu Feministak deituta. 

Hona hemen deialdiak: 

Maiatzak 29, astelehena

  • Azkoitia: 19:00etan, plazan, Itaiak deituta.
  • Azpeitia: 19:30ean, plazan, Itaiak deituta.
  • Zestoa: 19:00etan, plazan, Itaiak deituta. 
  • Zarautz: 19:00etan , Lege Zaharren enparantzan, Itaiak deituta. 

Maiatzak 30, asteartea

  • Zumaia: 20:00etan, Saregileen plazan. 
  • Getaria: 18:45ean, plazan. Mariñak taldeak deituta.
  • Zarautz: 19:00etan, Lege Zaharren enparantzan.
  • Orio: 19:00etan, plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide