Azpeitiko 23. Rallysprintak eragina izango du Azkoitia eta Errezil arteko autobus zerbitzuan

Nerea Uranga 2023ko maiatzaren 11

Autobusa.

Azpeitiko 23. Rallysprinta jokatuko da Azpeitia, Errezil eta Aizarna artean, larunbatean. Ondorioz, UK02 autobus linean bi zerbitzu ezeztatu egingo dituzte.

Larunbatean, maiatzaren 13an, Azkoitia eta Errezil arteko UK02 autobus linean arratsaldeko bi autobus zerbitzu ezeztatu egingo dituzte, Azpeitiko 23. Rallysprinta jokatuko delako. Auto lasterketa Azpeitia, Errezil eta Aizarna arteko errepidean izango da, eta horregatik eragina izango du trafikoan.

UK02 autobus lineako honako zerbitzuak geldituko dira ezeztatuta larunbatean: Azkoititik Errezilera 16:00etan eta 19:00etan irteten dutenak, eta Errezildik Azkoitirako 16:30eko eta 19:30eko autobusak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide