Zozketa

Banatu du Urola Kostako Hitzak Elkar argitaletxearen liburu sorta

Erredakzioa 2023ko maiatzaren 2a

Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna izan zen, eta horren harira antolatu du zozketa Urola Kostako Hitzak. Guztira, Elkar argitaletxeak emandako lau liburu zozkatu ditu Urola Kostako Hitzak.

Urola Kostako Hitzak liburu sorta bat zozkatu du bazkideen artean Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira. Hain justu, Elkar argitaletxeak emandako lau liburu zozkatu dira: Asel Luzarragaren Lurrean haziak, Felix Arrietaren Zaintzaren hariak, Iratxe Ormazaren Printzak begietan, eta Iñigo Astizen eta Mikel Valverderen Kixkur, pintorearen arreba

Asko izan dira zozketan izena eman duten bazkideak, eta horien guztien artean zozketa egin ondoren, Jon Ander Bastida bazkideak irabazi ditu lau liburuak. Bastidak gaur jaso du saria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide