Datorren ostiraletik igandera bitartean Getarian ospatuko duten Antxua Egunaren atariko, V. Bela Estropada jokatu dute gaur goizean. Hamabost ontzik hartu dute parte eta bi itzuli eman behar izan dizkiote hiru buiekin markatutako triangelu itxurako ibilbide bati. Bada, azkarrena Xanti Portularrume zarauztarra patroi duen Andarax Bi ontzia izan da eta berak jarri du txapela: ordubete, hiru minutu eta 53 segundo behar izan ditu proba amaitzeko.
Esan beharra dago, halaber, primerako baldintzak izan dituztela nabigatzeko; izan ere, indar aproposa zuen haizeak.