Grisesek datorren astean ekingo dio agurreko birari

Aitziber Arzallus 2023ko apirilaren 29a

Grises taldea.

Hogei urteko ibilbidea egin eta gero, azken birari ekitear da Zestoako musika taldea. Maiatzaren 5ean Huescan (Espainia) emango du bira horretako lehen kontzertua; azkena, berriz, abenduaren 30ean, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean.

Zestoako Grises musika taldeak joan den urrian iragarri zuen hogei urteko ibilbideari bukaera emateko intentzioa. Azken zuzenekoak aurten emango zituela esan zuen, eta orain jakinarazi ditu agurreko birako hainbat hitzordu. Maiatzaren 5ean Huescan (Espainia) emango du azken birako lehen kontzertua, eta azkena, berriz, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, abenduaren 30an.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide