Eskualdeko herri batzuetatik pasatu da Itzulia

Aiora Larrañaga Solabarrieta - Juan Luis Romatet 2023ko apirilaren 5a

Itzulia txirrindularitza probako hirugarren etapa da gaur jokoan. Txirrindulariek azkar ekin diote lanari eta aurreikuspenek ziotena baino azkarrago pasatu dira kostaldeko herrietatik

Itzulia txirrindularitza probako hirugarren etapa eskualdeko kostaldeko herrietatik igaro da arratsaldeko lehen orduetan. Errenteriatik atera da tropela 13:39an. Behin Donostia igarota N-634 errepidea hartu dute txirrindulariek, eta Orio, Zarautz eta Getaria igaro ondoren, Zumaiako herrigunetik pasatu dira.

Txirrindulariek Arroarako bidea hartu dute eta handik Aizarnazabal aldera joan dira, behin Meaga igota Zarautzera itzultzeko. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide