Zarauzko Garagardo Azoka dela eta, autobus zerbitzu bereziak izango dira datozen egunetan

Ihintza Elustondo 2023ko apirilaren 3a

Lurraldebusen autobus bat.

Azkoitia eta Zarautz artean, ostegunetik larunbatera bitartean izango dira ezohiko autobusak. Zumaia eta Orio artean ere jarriko dituzte autobus bereziak, ostegunean eta ostiralean.

Aste Santuko egunetan, Garagardo Azoka egin ohi dute Zarautzen, eta aurten ere ez du festa horrek hutsik egingo. Urteroko gisan, aurten ere autobus zerbitzu berezia jarri du Lurraldebusek, gauez Zarauztik etxera itzuli nahi dutenentzat. Hain zuzen ere, Azkoitia eta Zarautz artean, ostegunetik larunbatera bitartean –apirilaren 6an, 7an eta 8an– izango dira ezohiko autobusak; Azpeitian, Zestoan eta Aizarnazabalen ere egingo ditu geldialdiak autobusak. Era berean, Zumaia eta Orio artean ere jarriko dituzte autobus bereziak; kasu horretan, ostegunean eta ostiralean –apirilak 6 eta 8– izango dira autobusak.

Hona hemen autobusen ordutegiak:

Azkoitia-Zarautz

Zumaia-Orio

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide