Urola Kosta eskualdeko hiru ostalaritza gunek Repsol Gidaren Eguzkitxoa jaso dute. Hain zuzen, Azkoitiko Aittola-Zar nahiz Getariako Maruka Gastro jatetxeek eta Zumaiako Atari tabernak jaso dituzte aitortzak. Repsol Gidaren aditu taldea herriz herri ibili da azken asteetan, eta 22 aitortza berri egin ditu Hego Euskal Herrian, eta horien artean nabarmendu dituzte eskualdeko ostalaritza guneak. Azken Eguzkitxoak banatuta, gaur-gaurkoz gida horretako 219 Eguzkitxo dituzte banatuta Hego Euskal Herrian.
Repsol Gidak zazpigarrenez banatu ditu Eguzkitxoak. Zerrenda berri horretan, gainera, 'Galtzeko Eguzkitxoak' izeneko aitortza egin dute, hain zuzen, otorduak mendiguneetan eskaintzen dituzten jatetxeei eta eskualdeko gozoki tipikoa saltzen duten gozotegiei nahiz itsas tabernei eskainitakoa. Repsol Gidaren arabera, Eguzkitxo berri horiek "lurraldea hobeto ezagutzen laguntzen duten leku atseginen eta eskuragarrien zerrenda" erakusten dute.