Iazko pilotu eta kopilotu onenak saritu ditu Euskadiko Automobilismo Federazioak

Andoni Elduaien 2023ko martxoaren 11

Ekitaldiaren amaieran familia argazkia atera dute saritutako guztiek. (Andoni Elduaien)

Eguerdian, Baztartxo antzokian egin du automobilismo federazioak sari banaketa ekitaldia. Eskualdeko auto pilotu eta kopilotu ugari saritu ditu federazioak gaur, Azkoitian.

Euskadiko Automobilismo Federazioak 2022. urtean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan jokatutako auto lasterketetako nahiz txapelketetako sariak banatu ditu gaur, larunbata, Baztartxo antzokian. 12:00etan egin dute sari banaketa ekitaldia, eta Euskal Herri zabaleko auto gidari eta kopilotu onenak elkartu dira bertan. Guztira, 100 sari inguru banatu ditu federazioak.

Besteak beste, autokross txapelketako sariak, slalomekoak, erregulartasunarenak, rally-sprint txapelketakoak, lur gaineko rallyetakoak, mendikoak, 206 Kopakoak eta rallyetakoak banatuko dituzte. Hain justu, Urola Kosta eskualdeko pilotu eta kopilotu bat baino gehiagok jaso du gaur federazioaren aitortza. Hona hemen eskualdeko sarituen zerrenda, herriz herri:

  • Azkoitia:
    • Egoitz Lizarralde
    • Leire Odriozola
    • Mikel Odriozola
    • Iraitz Olariaga
    • Oihane Uranga
  • Azpeitia:
    • Iñaki Alberdi
    • Ion Otaño
    • Unai Iparragirre
    • Iokin Agirre
    • Arantzazu Araneta
    • Ander Kerejeta
    • Imanol Zabala
    • Jon Sorozabal
    • Iosu Alberdi
    • Ion Del Cid
    • Joxe Labaka
    • Igor Agirrebeña
  • Beizama:
    • Ekain Otaegi
  • Errezil:
    • Gurutz Agirretxe
  • Zarautz:
    • Patxi Odriozola
  • Zestoa:
    • Aritz Iriondo
    • Ione Tapia

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide