Martxoaren 8a

Ekintza sorta handiarekin dator Martxoaren 8a

Erredakzioa 2023ko mar. 3a, 09:29

Martxoaren 8ko murala, Zarautzen.

Datorren asteazkeneko Emakumeen Nazioarteko Egunean bertan, aurretik zein ondoren, ekintza ugari izango dira eskualdeko herrietan.

Datorren asteazkenean da Martxoaren 8a, eta Emakumeen Nazioarteko Egunean bertan, aurretik zein ondoren, ekintza ugari izango dira eskualdeko herrietan.

Hitzaldiak, erakusketak, antzezlanak, dokumental emanaldiak... eta, nola ez, mobilizazio aldarrikatzaileak izango dira han eta hemen datozen egunetan. Denon bizitzak erdigunean da Euskal Herriko Mugimendu Feministak aurtengo Martxoaren 8rako aukeratu duen leloa; iazkoaren ildotik, zaintza eredua eraldatzeko beharra aldarrikatuko dute aurten ere, urtebetean "ez baita asko aldatu emakumeek bizi duten zapalkuntza egoera". Aldarrikapen horrekin bat egingo dute eskualdeko herrietako talde femministek deitutako mobilizazio askotan.

Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak ere mobilizazioak deitu ditu Martxoaren 8rako eskualdeko herri batzuetan, Emakume langileok askatzeko sozialismoa eraiki leloarekin. Biharko Emakume Langileon Eskola ere antolatu du Urola Erdiko Itaiak Azpeitian, GKSrekin elkarlanean.

Herri batzuetan talde edota erakunde batek baino gehiagok deitutako hitzorduak izango dituzte. Zarautzen eta Zumaian, esaterako, martxo osorako egitarauak prestatu dituzte. Udalaren Parekidetasun sailak eta Koordinadora Feministak antolatu dituzte ekintzak Zarautzen; eta udalak, Mugimendu Feministak eta Emakumeon* Etxeak elkarlanean osatu dute egitarau bateratua, Zumaian.

Eskualdeko ikastetxeetan ere hainbat ekintza izango dituzte egunotan, hezkidetza foroek sustatutakoak, besteak beste. Azkoitian, udalak, ikastetxeek eta Hezkidetza Foroak elkarrekin prestatu dituzte batzuk.

M-8a eskualdean: egitaraua

AIA

Martxoak 8, asteazkena.

  • 15:45. Lardizabal eskolako ikasle guztiek egunerako prestatutako dantza eskainiko dute kirol pistan.
  • 16:30-18:30. Ludoteka orduan, haurrek materiala prestatuko dute plaza apaintzeko.
  • 19:00. Elkarretaratzea.
AIZARNAZABAL

Martxoak 8, asteazkena.

  • 19:00. Manifestazioa.
  • 19:30. Elbira dokumentala, Lauburun. Aizarnazabalgo Talde Feministak eta udalak antolatuta.
AZKOITIA

Martxoak 6, astelehena.

  • 11:30. Ikastetxeetan egindako kartel lehiaketaren sari banaketa, Portaleburu aretoan.

Martxoaren 7tik 13ra. Kartel erakusketa, Azoka Plazan.

Martxoak 8, asteazkena.

  • 09:30ean eta 11:00etan. Elssie&Dekker ikuskizuna Baztartxo antzokian, Elssie Xalbadorren eskutik. Hezkidetza Foroak sustatuta, LH5 eta LH6ko ikasleentzat.
  • 18:30. Elbira dokumentala, Elkarguneko Oteiza aretoan. Sarrera doan.
  • 19:00. Elkarretaratzea plazan, Itaiak deituta.
AZPEITIA

Bihar, larunbata.

  • 11:00. Emakume Langileon Eskola: Biolentzia formen inguruan hausnartzen. Esklabetan, Urola Erdiko Itaiak eta GKSk antolatuta.

Martxoak 8, asteazkena.

  • 19:30. Manifestazioa, plazatik abiatuta, Itaiak deituta
  • Egunean zehar, Hezkidetza Foroak sustatuta, hainbat ekintza egingo dituzte herriko ikastetxe guztietan.
ERREZIL
Martxoak 8, asteazkena.
  • San Martin herri eskolan hainbat ekintza egingo dituzte ikasleekin, Saiaz mankomunitateak sustatutako egitarauaren barruan.
GETARIA

Gaurtik igandera.

  • Ekuador desikasten ikasi argazki erakusketa, Gure Txerun. Gaur, 17:00etatik 20:00etara; bihar, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; eta etzi, 12:00etatik 14:00etara.
Bihar, larunbata.
  • 19:30. Magma mia! bakarrizketa, Beatriz Egizabalekin, gaztetxean.

Etzi, igandea.

  • 18:30. Tabuen kutxatik oholtzara bertso saio musikatua, Iturzaeta aretoan. Bertsolariak: Ane Labaka, Oihana Iguaran, Uxue Alberdi eta Onintza Enbeita; gai-jartzailea: Amaia Agirre; musikariak: Ixak Arruti eta Gari Otamendi.

Martxoak 8, asteazkena.

  • 19:00. Mobilizazio ibiltaria, Bista Onan hasita, Mariñak talde feministak deituta.
ORIO

Martxoak 8, asteazkena.

  • 19:00. Manifestazioa, plazatik abiatuta, Ahalduntze Eskolak deituta.
ZARAUTZ

Bihartik martxoaren 12ra.

  • Emakume asmatzaileak erakusketa, Torre Luzea parkean, udalak antolatuta.

Martxoak 8, asteazkena.

  • 18:30. Mobilizazioa Lege Zaharren enparantzan, Itaiak deituta.
  • 19:00. Manifestazioa, Emakumeen* Etxetik abiatuta, Zarauzko Koordinadora Feministak deituta.
  • 20:00. Bost minutun antzezlana, Modelo aretoan, udalak antolatuta.

Martxoak 11, larunbata.

  • 11:00-13:00. Mapa Morea, Zigordia kalean, udalak antolatuta.
  • Egun osoko ospakizuna, Koordinadora Feministak antolatuta:
    • 13:00. Bermuta, Eguzki tabernan.
    • 14:30. Bazkaria, Arranon.
    • 17:00. Poteo musikatua.

Martxoak 16, osteguna.

  • 18:30. Ainize Txopitearen erakusketaren irekiera Emakumeen* Etxean, udalak antolatuta.

Martxoak 24, ostirala.

  • 18:30. Latsariak dokumentala Emakumeen* Etxean, udalak antolatuta.

Martxoak 26, igandea.

  • 12:00. Emakume Master Cup txapelketaren finalak, Aritzbatalde pilotalekuan.

Martxoak 31, ostirala.

  • 19:00. Sofocos bakarrizketa Emakumeen* Etxean, udalak antolatuta.
ZESTOA

Martxoak 8, asteazkena.

  • 18:30. Ekitaldi feminista plazan, herriko emakume talde batek antolatuta.
  • 19:30. Elkarretaratzea plazan, Itaiak deituta.
ZUMAIA

Gaur, ostirala.

  • 20:00. La Dramatica Erranteren Yerma antzezlana, Aita Marin.

Bihar, zapatua.

  • 12:00. Itzalpeko emakumeak erakusketaren irekiera, Oxford aretoan. Erakusketa hilaren 4tik 26ra bitartean izango da bisitagai.

Martxoak 7, asteartea.

  • 18:30. Virginia Imazen Sex o no sex antzezlana, Emakumeon* Etxean.

Martxoak 8, asteazkena.

  • 19:00. Manifestazioa Beheko Plazatik abiatuta, Mugimendu Feministak deituta.

Martxoak 9, osteguna.

  • 19:00. Beatriz Egizabalen Magma mia! bakarrizketa, Emakumeon* Etxean.

Martxoak 15, asteazkena.

  • 18:30. Bai bakarrik da bai Legea: adostasuna erdigunean solasaldia, Emakumeon* Etxean.

Martxoak 17, ostirala.

  • 20:00. Amaraun dantza eta bertsoak, Aita Marin.

Martxoak 23, osteguna.

  • 18:30. Luciana Alfaroren Feminismo y racismo hitzaldia, Emakumeon* Etxean.

Martxoak 30, osteguna.

  • 19:00. Raquel Lopez eta Ane Lindanek Despotorre bakarrizketa eskainiko dute Emakumeon* Etxean. Ele bietan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide