Eudelek elkarretaratzera deitu du ostiralerako, "Ukrainako herri osoari elkartasuna adierazteko"

Aitziber Arzallus 2023ko otsailaren 22a

Joan den urtean Azkoitian egin zuten elkarretaratzea.

Bost minutuko bilkura isilak egingo dituzte, 12:00etan hasita, herri bakoitzeko udaletxearen edo ohiko lekuaren aurrean, "gerrako biktimei, desplazatutako pertsonei eta ukraniar herri osoari elkartasuna adierazteko".

Eudel udalen elkarteak bost minutuko elkarretaratze isilak deitu ditu etzirako, "Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik" lehen urtea betetzen delako eta "Ukraina eta Euskadiren arteko lankidetza aitortu zelako". 12:00etan egingo dituzte elkarretaratze horiek herri bakoitzeko udaletxearen edo ohiko lekuaren aurrean, "gerrako biktimei, desplazatutako pertsonei eta ukraniar herri osoari elkartasuna adierazteko".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide