Karnabalak lapiko hotsekin iragarri dituzte kaldereroek Azpeitian eta Zumaian

Andoni Elduaien 2023ko otsailaren 12a

Karnabalak ate joka diren seinale, kaldereroen desfileek alaitu zituzten atzo, larunbata, Azpeitiko eta Zumaiako kaleak. Trapu zaharrak soinean, herritar ugari animatu zen kaldereroen konpartsan ateratzera.

Atzo, zapatua, kalejira jendetsuak egin zituzten dozenaka herritarrek kalderero jantzita Azpeitian eta Zumaian. Trapu zaharrak eta Kaldereroen martxa abestiak jo zituzten haurrek nahiz gurasoek bi herrietan, eta lapiko hotsak nonahi zabalduz, karnabalak iragarri zituzten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide