Nekazaritzako ibilgailuen aldiko azterketa teknikoak egingo dituzte datozen asteetan Urola Erdian

Ane Olaizola 2023ko apirilaren 17a

Maiatzaren 2tik 18ra bitartean, Azkoitian, Azpeitian, Beizaman eta Errezilen izango dira unitate mugikorrak azterketa teknikoa egiten, eta zerbitzuko arduradunek eman dute egutegiaren berri. 

Hurrengo hilean nekazaritzako  ibilgailuen aldiko azterketa teknikoak (IAT) egingo dituzte Azkoitian, Azpeitian, Beizaman eta Errezilen. Horretarako, unitate mugikorrak tokian tokira joango dira, eta honako egutegi hau zehaztu dute: maiatzaren 2an, Beizamako elizaren parean egingo dute azterketa teknikoa, 13:00etan; maiatzaren 12an, Azkoitiko Ugarte industriagunean izango dira, 09:00etan; maiatzaren 12an, Errezilera joango dira 12:30ean, Letea jatetxeko aparkamendura, hain zuzen ere; Azpeitian, berriz, bi hitzordu jarri dituzte maiatzaren 18rako: 09:00etan, Loiolako tren geltokiaren parean egingo dute azterketa neknikoa, eta 13:00etan, Landetan dagoen Errezil-Urrakira joateko biribilgunean izango dira. Zerbitzuko arduradunek esan dutenez, soilik zehaztutako egun eta leku horietan egongo da nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoa egiteko aukera. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide