Makila hotsak eta koplak eskualdeko hainbat txokotan

Julen Imaz 2023ko otsailaren 4a

Santa Ageda bezperan, santa eskean aritu dira Urola Kostako hainbat herritan zein auzotan; kaleetan zein mendian, giro paregabean igaro dute horiek eguna. 

Santa Ageda bezpera da gaur, Euskal Herrian ezaguna den eguna. Tradizioari jarraituz, goizetik aurrera santa eskean aritu dira han-hemenka eskualdeko herritarrak, eta makila hotsez lagunduta, koplak kantari aritu dira hainbat herri eta auzotan; batzuk kalean aritu dira eskean, eta beste asko, berriz, baserri baserri. Modu batera edo bestera, giro paregabean ibili dira kantuan. Aian, Getarian, Zestoan eta Lasaon hartutako irudiekin osatutako bideoa da honako hau. 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide