Kostaldea baino, barrualdea zuriago

Julene Frantzesena 2023ko urtarrilaren 18a

Urola Kostan ere manta zuria ikus daiteke zenbait lekutan, batez ere, Beizama eta Errezil inguruetan. Azpeitia eta Azkoitia inguruko tontorrak eta magalak ere zurituta daude. Kostaldean, berriz, ez du elur askorik egin.

Iragarri moduan, elurra egin du bart han eta hemen. Urola Kostan ere manta zuria ikus daiteke zenbait lekutan, batez ere, Beizama eta Errezil inguruetan. Azpeitia eta Azkoitia inguruko tontorrak eta magalak ere zurituta daude, baina ez da herrigunera iritsi elurra. Kostaldean elurrak izan duen eragina, berriz, are apalagoa izan da; Aiako Andatzarrate eta Iturriotz inguruak argitu  dira gaur goizean zurituta.

Elurra tarteko, mendateetan arazoak sortu dira, eta hainbat izan dira itxi dituztenak; tartean, Azkarate eta Urraki. Gainera, Gipuzkoana autobus enpresak jakinarazi duenez, elurra dela eta, UK04 lineako autobusak Nuarberaino ari dira iristen, ez helmuga duten Beizamara eta Santutxora.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide