Errege bezpera berezia izan da aurten ere, Errege Magoen desfileak egin baitituzte herriz herri iluntzea iristearekin bat.
Zumaiara itsasontziz iritsi ziren atzo Meltxor, Gaspar eta Baltasar, irudi zoragarriak utziz. Azpeitira, trenez, Oriora eta Getariara, zaldiz... Aiara, berriz, aurten aurreneko aldiz bizikletaz heldu ziren erregeak.
Ohiko ibilbide eta ekitaldiak egin zituzten, baina atzokoan istripurik ere izan zen, Azpeitian Baltasar karrozatik erori baitzen. Min hartu, eta ezin izan zuen desfilean jarraitu.
Kontuak kontu, ilusio eta gozoki andana banatu dute erregeek beste urte batez.