Errege Magoek ilusioa piztu dute eskualdean

Erredakzioa 2023ko urtarrilaren 5a

Baltasar erregeak ezin izan du osatu kabalkada Azpeitian. (Mailo Oiarzabal)

Trenez, itsasontziz edota zaldiz iritsi dira Errege Magoak eskualdera, eta hotzari aurre eginez, harrera beroa egin diete herritarrek Meltxorri, Gasparri eta Baltasarri. Azken horrek ezin izan du desfilea osatu Azpeitian, istripu bat tarteko, baina gauean lanerako prest izango da.

Azken orduetan Errege Magoen laguntzaileei eskutitzak eman ondoren, eskualdeko herritarrek harrera beroa egin diete gaur Meltxorri, Gasparri eta Baltasarri. Ohi bezala, trenez, itsasontziz edota zaldiz iritsi dira Errege Magoak hainbat herritara, eta ondoren, kaleak zeharkatuz kabalkada egin dute dozenaka herritarren aurrean. Hiru erregeek ilusioa piztu dute haurrengan eta helduengan, bihar goizean haien opariak etxean jasotzeko esperoan.

Baina gorabeherak ere izan dituzte. Izan ere, Azpeitian hiru abiatu eta bi bakarrik iritsi dira desfilearen amaierara: Baltasar erori egin da bere karrozatik, eta ezin izan du desfilea osatu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide