Errege Magoei beren eskakizunak helarazi dizkiete eskualdeko haurrek

Erredakzioa 2023ko urtarrilaren 4a

Haurrak, Zumaian, Meltxorri gutunak eman ondoren. (Maria Maya Manterola)

Azpeitian, Getarian, Zarautzen eta Zumaian bildu dituzte dagoeneko haurrek Errege Magoei ilusioz idatziriko eskutitzak. Izan ere, beren gutunak helarazteko aukera izan dute gaur, Meltxorren, Gasparren eta Baltasarren, haien laguntzaileen edota Bizarzuriren bitartez. 

Errege Egunaren bezperatan, eta kabalkadaren aurretik, haurren oparien zerrenda luzeak daramatzaten gutunak jaso dituzte, eta trukean karameluak eman. Haurrek argazkiak egin eta Meltxorrekin, Gasperrekin, Baltasarrekin, beren laguntzaileekin edota Bizarzurirekin berarekin hitz egiteko aukera izan dute. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide