Sarek deituta, euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa izango da larunbatean, hilak 7, Bilbon. Etxera bidea gertu lelopean egingo duten mobilizazioa 17:00etan hasiko da, Autonomia kaletik, eta ahalik eta jende gehienak parte hartzea da Sareren helburua, Bilboko kaleak "bakearen, bizikidetzaren eta konponbidearen aldeko mezuz" betetzea. Horretarako, autobusak antolatu dituzte herriz herri:
- Azkoitia. Latz tabernan eman beharko da izena, urtarrilaren 5erako, eta papera betetzeko unean bertan ordaindu beharko dira hamar euroak. Larunbatean 15:30ean abiatuko da autobusa Julio Urkixo etorbideko geralekutik.
- Azpeitia. Orkatz kultur elkartean eman beharko da izena, eta izena ematerakoan ordaindu beharko da bidaiaren zenbatekoa: ikasleek, langabetuek eta jubilatuek zortzi euro, eta gainerakoek, hamabi euro. Larunbatean 15:15ean aterako da autobusa anbulatorioaren aurretik.
- Getaria. Harritarte dendan eman beharko da izena, eta asteazkena izango da horretarako azken eguna. Larunbatean 15:30 aldera abiatuko da autobusa.
- Zarautz. Eguzki eta Arrano tabernetan eman daiteke izena, eta bi aukera jarri dituzte: bata, 11:00etan joan eta 23:00etan itzultzea; eta bestea, 15:00etan joan eta manifestazioa bukatutakoan itzultzea. Eguzki paretik abiatuko dira autobusak.
- Zumaia. Kantauri eta Inpernupe tabernetan eman daiteke izena, eta bi ordutegi jarri dituzte aukeran: autobus bat 10:30ean irtengo da Zumaiatik, eta bestea, 15:00etan. Itzulerako autobusa manifestazioa bukatutakoan abiatuko da.