Urte berria iristearekin bat, Urolako Komunikazio Taldeak Itxaro Iraeta artista azkoitiarraren ilustrazioekin mahai gaineko egutegia atera du. Hilabete bakoitzean eskualdeko herri bat agertzen da, eta herri bakoitzaren ikustrazioekin Zein herri da? galdera-erantzunen lehiaketa abiatu du Urola Kostako Hitzak. Hala, herri bakoitzeko irudiak ikusita bakarrik, zein herri den asmatzeko gai al zara?
Parte hartu nahi dutenek honeko lotura honetan egin dezakete, eta horretarako azken eguna osteguna izango da. Erantzun guztiak asmatzen dituztenen artean, bi Errigora kaxa zozkatuko ditu Urola Kostako Hitzak.