Berria egunkariak duela minutu batzuk iragarri duenez, 44 urteko gizonezko batek 45 urteko emakume bat hil du Bilboko San Frantzisko auzoko taberna batean. 09:00etan gizonak berak deitu die udaltzainei, eta atxilotu egin dute. Albiste agentziek emandako informazioaren arabera, gizona hildakoaren senarra da, baina Ertzaintzak ohartarazi du oraindik ez dakitela zein den biktimaren eta ustezko hiltzailearen arteko harremana.
Eskualdeko hainbat eragilek dagoeneko deitu dituzte gertaera salatzeko elkarretaratzeak, biharko. Hona hemen deialdiak:
Bihar, osteguna
Azkoitia
- 12:00. Azkoitiko Udalak deitutako elkarretaratzea, plazan.
Azpeitia
- 19:00. Urola Erdiko Itaiak deitutako elkarretaratzea, plazan.
Zarautz
- 18:30. Urola Kostako Itaiak deitutako mobilizazioa, Lege Zaharren enparantzan.
Zestoa
- 20:00. Urola Erdiko Itaiak deitutako elkarretaratzea, plazan.
Etzi, ostirala
Zarautz
- 19:00. Zarauzko Bilgune Feministak eta Morroxkak taldeak deitutako elkarretaratzea, Lefe Zaharren enparantzan.
Zumaia
- 19:00. Zumaiako Mugimendu Feministak deitutako elkarretaratzea, Saregileen plazan.