Olentzeroren eta Mari Domingiren eskualdeko bisita, bideoan

Mireia Galarza 2022ko abenduaren 26a

Eguberri eguna izan zen atzo, eta bezperan, Urola Kostako herriak bisitatzen izan ziren Olentzero eta Mari Domingi, opariak banatzen hasi aurretik.

Olentzerok eta Mari Domingik ehunka opari utzi zituzten atzo, abenduak 25, eskualdeko hainbat eta hainbat herritarren etxean. Horren aurretik, ordea, herri bakoitzeko haurrak eta gaztetxoak bisitatzen aritu ziren bi ikazkinak, eta eskualdean harrera beroa egin zieten haiei. Erlo Telebistak bideoan jaso ditu bi ikazkinen bisitaren irudiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide