Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrera bikoitz baten zozketan parte hartzeko aukera dute Urola Kostako HITZAren harpideek. Finala Iruñeko Nafarroa Arenan izango da abenduaren 18an, bertan parte hartuko duten bertsolari finalistak honakoak dira: Aitor Mendiluze Gonzalez, Alaia Martin Etxebeste, Amets Arzallus Antia, Beñat Gaztelumendi Arandia, Joanes Illarregi Marzol, Maialen Lujanbio Zugasti, Nerea Ibarzabal Salegi eta Sustrai Colina Acordarrementeria.
Sarrera bikoitzaren zozketan parte hartzeko aukera abenduaren 13ra bitartekoa da.
Nola parte hartu Internet bidez? HITZAko harpideek bakarrik ahalko dute parte hartu, eta horretarako, derrigorrezkoa izango dute beren kontuan sartzea, hemen. Hau da zozketan parte hartzeko sarbidea.
Nola parte hartu telefonoz? 943-56 01 64 zenbakira deituta, eta bertan harpidearen Nortasun Agiriaren zenbakia adierazi beharko da letrarik gabe, eta zozketa kodea zehaztu behar da, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarreren kasuan, zozketa kodea 20 da.