Eskualdeko sortzaileek hainbat lan aurkeztuko dituzte Durangoko Azokan

Erredakzioa 2022ko abenduaren 7a

Durangoko Azoka jendez beteta. (Azkue Fundazioa)

Gaur goizean zabaldu ditu ateak euskal liburu eta diskoen azoka garrantzitsuenak, eskaintza eta egitarau oparoarekin. Urola Kostako sortzaileek ere han erakutsiko dituzte beren lan eta produktuak. Honakoa da egitarauan hitzorduren bat duten eskualdeko herritarren zerrenda.

Gaur zabaldu ditu ateak Durangoko Azokaren 57. edizioak. Igandera arte, produktu eskaintza eta egitarau oparoaz gozatzeko aukera izango da euskal liburu eta diskoen azoka garrantzitsuenean, eta bertan izango dira Urola Kosta eskualdeko hainbat sortzaileren liburu eta diskoak ere.

Azokaren egitarauan barruan, honako herritarren lanak ageri dira:

Eskualdekoak Durangon

Gaur, asteazkena

  • 16:30. Kepa Iribar, 72 ordu liburua. Ahotsenea, Musika Eskola.

Bihar, osteguna

  • 11:00. Leire Ibarguren, Petare. Miren Egigurenen puskak liburua, Musika Eskolan.
  • 12:10. Piztiak, XXX diskoa, Plateruenan.
  • 12:00. Malen Amenabar, Olentzero-enborra, Saguganbaran.
  • 13:30. Bertol Arrieta, Hodeien gaineko aldean liburua, Musika Eskolan.
  • 14:30. Rodeo, Hybris diskoa, Plateruenan.
  • 15:40. Neomak, Plateruenan.
  • 16:00. Maite Lopez Las Heras, TZ argitaletxeko nobedadeak, Landako gunean.

Etzi, ostirala

  • 14:00. Maite Lopez las Heras, Amatu liburua, Musika Eskolan.
  • 19:10. Keia, Erregaia diskoa, Plateruenan.
  • 21:30. Ezpalak, Hortz aina hots diskoa, Plateruenan.

Abenduak 10, larunbata

  • 11:00. Lourdes Otaegi eta Alex Gurrutxaga, Xabier Leteren lirika osoa, Landako gunean.
  • 11:00. Anjel Lertxundi, Desertuan behatxuloa liburua, Musika Eskolan.
  • 13:30. Nerea Loiola, 7G udalekuak liburua, Musika Eskolan.
  • 14:00. Maite Lopez Las Heras, Amatu liburua, Musika Eskolan.
  • 16:50. Esti Markez, Hitzekin jolasean diskoa, Plateruenan.
  • 17:00. Iñigo Antsorregi, Nire minaren etxean liburua, Musika Eskolan.
  • 17:00. Nerea Loiola-Jon Aranguren, Naian, Saguganbaran.
  • 17:30. Anari Alberdi, Gari eta goroldizko, Musika Eskolan.
  • 18:00. Jose Luis Otamendi, Landura, Musika Eskolan.
  • 18:00. Iñaki Segurola zena gogoan, Durangoko Museoan.
  • 19:00. Nerea Loiola, Asier Serrano eta Patxi Zubizarreta, mahai ingurua, Landako gunean.

Abenduak 11, igandea

  • 11:00. Arima Soul, Plateruenan.
  • 12:30. J.L. Zabala, Munduko Poesia Kaierak, Musika Eskolan.
  • 13:30. Beñat Gereka, Itsasoak pizten gaitu filma Irudienean.
  • 15:00. Jon Braka, Amapatxa, Landako gunean.
  • 17:30. Garbiñe Larreraren Sendabelar baratzea. Landako gunean.
  • 19:00. Ibon Gaztañazpi EH! Petrel itzulpena, Landako gunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide