Aitor Etxeberria oriotarra eta Ane Alberdi azpeitiarra izan dira eskualdeko azkarrenak Behobia-Donostia lasterketan

Aitziber Arzallus 2022ko aza. 14a, 19:00

Lasterketaren irteera puntuko irudi bat. (Behobia-Donostia)

Eskualdeko ehunka herritarrek parte hartu dute lasterketa entzutetsuan. Etxeberria hamahirugarrena izan da helmugan, ordubete, lau minutu eta 47 segundoko denbora eginda. Alberdik, berriz, ordubete, 22 minutu eta 45 segundo behar izan ditu, eta senior mailako emakumeetan, 20. helmugaratu da.

Behobia-Donostia lasterketa jokatu zuten atzo, igandea, eta urteroko gisan, Urola Kostako ehunka herritarrek parte hartu zuten lasterketa entzutetsuan. Eskualdeko korrikalaririk azkarrena Aitor Etxeberria oriotarra izan zen. Sailkapen orokorrean hamahirugarren bukatu zuen lasterketa, eta bere kategorian, senior mailako gizonetan, hamabigarren. Ordubete, lau minutu eta 47 segundoko denbora egin zuen Etxeberriak. Emakumeetan eskualdeko korrikalaririk bizkorrena, berriz, Ane Alberdi azpeitiarra izan zen, ordubete, 22 minutu eta 45 segundoko denbora eginda. Sailkapen orokorrean 1.264. lekuan bukatu zuen Alberdik, eta bere kategorian, senior mailako emakumeetan, 20. helmugaratu zen.

Ikusi aiarren sailkapena honako loturan.

Ikusi aizarnazabaldarren sailkapen osoa honako loturan.

Ikusi azkoitiarren sailkapen osoa honako loturan.

Ikusi azpeitiarren sailkapen osoa honako loturan.

Ikusi erreziladarren sailkapen osoa honako loturan.

Ikusi getariarren sailkapen osoa honako loturan.

Ikusi oriotarren sailkapen osoa honako loturan.

Ikusi zarauztarren sailkapen osoa honako loturan.

Ikusi zestoarren sailkapen osoa honako loturan.

Ikusi zumaiarren sailkapen osoa honako loturan.

Oharra: Aiakoen sailkapena beste hainbat herritakoekin nahasian ematen du sistemak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide