Loreak, ez daudenak gogoratzeko

Erlo Telebista 2022ko azaroaren 1a

Hilerrietan jendearen joan-etorri handia izan da gaur, goizean hasita. Hildakoen oroimenez, loreak, apaingarriak nahiz kandelak jarri dituzte herritarrek hilkutxetan. Urola Kostako Hitzak eskualdeko hilerrietako irudiekin osatu du honako bideo hau.

Domu Santu edo Santu Guztien eguna da gaur, azaroaren 1a, eta usadioari jarraituz, asko izan dira goizean goizetik hilerrietara bisitak egin dituzten herritarrak. Hilerriak lorez, apaingarriz eta kandelaz atondu dituzte horiek, hildako senideak eta gertukoan gogoan. Gaur ez ezik, aurreko egunetan ere ohi baino mugimendu handiagoa izan da eskualdeko hilerrietan, herritar asko aritu baitira hilobiak txukuntzen eta apaintzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide