Bertakoa jan, ekonomian eragin, eta, gainera, euskara sustatu. Guzti hori da Errigora egitasmoaren saskia erosiz gero laguntzen dena. Izan ere, Nafarroa hegoaldeko jakiak erostean ordaindutako diru kopuruaren %25 bideratzen dute Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintza sendotzera. Hau da kanpainak uzten duen diru-ekarpenaren zati bat Nafarroa hegoaldeko ikastolei, AEKren euskaltegiei eta zonaldean sare publikoan D eredua indartzeko Sortzenen dinamikei bideratzen zaie. Horrez gain, ekarpenaren beste zati bat Errigorarengandik jaiotako Agerraldia ekimenari bideratuko zaio. Nafarroa erdialde eta hegoalde zabalean euskarari hauspo berria emateko sortu zen mugimendua da. Euskararen aldeko askotariko herritarrak saretzeko eta proiektuak aurrera eramateko.
Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka, Bat egiteko garaia da lelo hartuta abiatu dute udazkeneko kanpaina, eta Errigora aurrera eramateko auzolanak duen garrantzia nabarmendu dute.
Hiru saski aukeran
Oliba-olio birjina estra, arroza, pasta eta barazki kontserbez osatutako kaxak eskatzeko epea azaroaren 10era bitartekoa da. Hiru saski eskaintzen ditu Errigorak:
- Beltza, 55 euroan: oliba-olio birjina estra, orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, botila ardoa, eztia, kardua, mahats-zukua, piper-mamia, teilak, molineritoak eta 2023ko egutegia).
- Berdea edo ekologikoa, 65 euroan: oliba-olio birjina estra, orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, botila ardoa, ardo-ozpina, tomate frijitua, arroz integrala, pasta, konbutxa tea, teilak, sagar-zukua, txitxirioak eta 2023ko egutegia.
- Zuria edo berezia, 75 euroan: oliba-olio birjina estra, orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, botila kriantza, ardo zuri apartsua, patxarana, ardi-gazta, patxaran-pastak, polboroiak eta 2023ko egutegia.
Errigorako eskaerak egiteko
- Saskiak eskatzeko epea: azaroaren 10era artekoa da.
- Internetez edota telefonoz: Internetez Errigora.eus webgunean eta telefonoz 848 87 12 23 zenbakian.
- Azkoitian: Maxixatzen Euskaldunon Elkartean eta Azkoitiko AEKn.
- Azpeitian: Elikagunean, Orkatzen, Ikasberrin eta Elkargunean. Leku horietan eskaera egiten dutenek toki horietan jaso beharko dute saskia. Online eskaera egiten duten azpeitiarrek Elikagunean izango dute eskatutakoa jasotzeko aukera.
- Getarian: Artzape Euskara Elkarteak kudeatuko ditu eskaerak. Eskuorriak jaso nahiz eskaerak aurrez aurre egin ahal izateko, mahaia jarriko dute azaroaren 8an, 17:00etatik 19:00etara, plazan.
- Orion: Orioko Herri Ikastolan.
- Zarautzen: Eskaerak Internetez (Errigora.eus) edota telefonoz (848 87 12 23) egin beharko dira. Ondoren, eskaerak Ekolioren pabiloian jaso beharko dira azaroaren 24an, 17:00etatik 19:00etara bitartean, eta azaroaren 25ean, 12:00etatik 14:00etara artean.
- Zestoan: Portale kulturgunean eta Zestoako AEKn (Kultur Etxean, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:00etara).
- Zumaian: Inpernupen eta Ilargi tabernetan.