16:00ak aldera, kamioi batek matxura izan du AP-8 autobideko 42. kilometroan, Irunerako noranzkoan. Ertzaintzak errail bat itxi egin du, eta horrek, trafikoa moteltzea eta auto pilaketak sortzea eragin du. Ertzaintzak HITZAri baieztatu dionez, uneotan zazpi kilometroko auto ilarak daude gune horretan.