Urola Kostako udako agenda, hemen ikusgai

Urola Kostako Hitza 2022ko abuztuaren 5a

Urola Kosta eskualdean askotariko ekintzak izango dira datozen asteetan, eta hemen kontsulta daiteke herriz herriko agenda. Kontzertuak, emanaldiak, ikuskizunak, festak... denetarik izango da.

-Gaur, ostirala

  • Kontzertua:
    -Zestoa. Leok’k taldea, 22:30ean, Laranjadi plazan.
    -Zarautz. Udako Musikaldia: Cafe Telemann kontzertua, Forma Antiqva taldearen eskutik, 20:00etan, Santa Klara komentuan.
  • Kirola:
    -Aizarnazabal. Aizarnazabalgo XXVI. Kintopeko Idi Probak. Gaur, bihar eta astelehenean izango dira saioak, 22:00etan.
  • Zinema:
    -Zumaia. Padre no hay más que uno 3 filma, 19:30ean, Aita Marin.
    -Zarautz. Nora filma, 22:00etan, malekoian, Euskaraldiko batzordeak antolatuta.

-Bihar, larunbata

  • Kirola:
    -Azkoitia. Azkoitiko III. Boleibol txapelketa, larunbatean eta igandean, 14:00etatik aurrera, Xabier Munibe ikastolan.
  • Aisialdia:
    -Zestoa. Iraetako tren txikietan ibiltzeko aukera, 17:00etatik 19:00etara.
  • Jaiak:
    -Zumaia. Gala Eguna. 19:00etan, Photocalla Saregileen plazan. 19:00etan, lindy hop dantzaldia Eusebio Gurrutxaga plazan, eta 21:00etan, Itzurun hondartzan.
    22:30ean, The Soulutions taldearen kontzertua, Beheko plazan. 23:30ean, Davila DJaren saioa, Amaiako plazan.
  • Zinema:
    -Zumaia. Padre no hay más que uno 3 filma, 19:30ean eta 22:00etan, Aita Marin.
  • Azoka:
    -Zarautz. Udako lore eta landareen azoka, 10:00etatik 14:00etara, Zigordia kalean.
  • Txapelketa:
    -Zarautz. Puzzle eta mus txapelketak, 15:30etik aurrera, Azken Portun.
  • Kontzertua:
    -Zarautz. Leok’k taldea, 20:00etan, Surtidor tabernan.
  • Desfilea:
    -Zarautz. Zarautz Modan desfilea, 21:30ean, malekoian, Murkil Zarauzko dendarien elkarteak antolatuta.

-Abuztuak 7, igandea

  • Kontzertua:
    -Zumaia. Duo Cassado, 20:00etan, San Pedro elizan. Donostiako Musika Hamabostaldiko kontzertua izango da Zumaiako 38. Musika Jaialdian.
    -Zarautz. Goxua salsa taldearen emanaldia, 19:30ean, Musika plazan.
  • Zinema:
    -Zumaia. Padre no hay más que uno 3 filma, 17:00etan eta 19:30ean, Aita Marin.
  • Dantza:
    -Zarautz. Plaza dantzak, 12:00etan, Musika plazan.

-Abuztuak 8, astelehena

  • Zinema:
    -Zumaia. Padre no hay más que uno 3 filma, 19:30ean, Aita Marin.
  • Bisita:
    -Zarautz. Zarauzko historia antzeztua bisita gidatua, 10:30ean gaztelaniaz eta 12:00etan euskaraz, Arrosategi parketik abiatuta. Sarrerak turismo bulegoan eros daitezke.

-Abuztuak 10, asteazkena

  • Jaiak:
    -Zestoa eta Zumaia. San Lorentzo eguna ospatuko dute San Lorente auzoan. 11:00etan meza izango da, eta ondoren, haurrentzako poniak eta zezenak nahiz pintxoak dastatzeko aukera.
    -Beizama. 20:00eta hasita, meza egingo dute San Lorentzoko ermitan, eta ondoren, afaria izango da ondoko baserrian, Elizalden.
  • Kirola:
    -Zarautz. Herri kirol erakustaldia, 19:30ean, Lege Zaharren Enparantzan.

-Abuztuak 11, osteguna

  • Tailerra:
    -Zumaia. Hondarrarekin eskulturak egiteko tailerra, 11:00etatik 14:00etara, Santiago hondartzan.
  • Kontzertua:
    -Zarautz. Pettiren emanaldia, 20:00etan, Arrano tabernan.

-Abuztuak 12, ostirala

  • Jaiak:
    -Zumaia. Euskal Jai eguna, egun osoan zehar.
  • Zinema:
    -Orio. Zinema aire librean: La primera ola dokumentala, 22:00etan, Antilla hondartzan.

-Abuztuak 13, larunbata

  • Kontzertua:
    -Azkoitia. Marie-Bernadette Dufourcet organo jotzailearen kontzertua, 20:00etan, parrokian. Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan.
    -Orio. Iñaki Diegez Akustik Trio taldearen emanaldia, 20:00etan, Udal Liburutegian.
    -Zarautz. Zarautz Kantuan kantujira, 12:00etan, Alde Zaharrean.
    -Zarautz. Udako Musikaldia: Generacion de los Maestros kontzertua, Cuarteto Seikilos taldearen eskutik, 20:00etan, Santa Klara komentuan.
  • Bisita:
    -Orio. Itsas ondareari buruzko bisita gidatua, 11:00etan, Orioko turismo bulegoan. Izen ematea: turismo bulegoan, orioturismo@gmail.com helbidean edo 943-83 55 65 telefonoan.
  • Azoka:
    -Zarautz. Nahia elkartearen azoka, 09:00etatik aurrera, malekoian. Igandean eta astelehenean ere izango da.
    -Zarautz. Hileroko kale azoka, 15:00etan, Klabelinsoro kalean.

-Abuztuak 14, igandea

  • Jaia:
    -Zarautz. Suziriak, buruhandiak eta erraldoiak, Pasai txarangaren laguntzarekin, 12:00etan, Lege Zaharren Enparantzan.
  • Kontzertua:
    -Zarautz. Tsunami orkestraren emanaldia, 19:00etan, Musika plazan.
    -Zarautz. Schola Cantorumen salbea, 20:00etan, Santa Maria Realen.
    -Zarautz. La Oreja de Van Gogh, 23:00etan, malekoian.

-Abuztuak 15, astelehena

  • Ikuskizuna:
    -Zarautz. Su artifizialak, 23:00etan, hondartzan. Ondoren, Los Txamukos mariatxi taldea Musika plazan.

-Abuztuak 16, asteartea

  • Ikuskizuna:
    -Zarautz. Su artifizialak, 23:00etan, hondartzan.
  • Kontzertua:
    -Zarautz. Dantzaldia Sukar taldearen eskutik, 23:30ean, Musika plazan.
    -Zarautz.Trio Medianoche taldearen kontzertua, 23:30ean, Daman.

-Abuztuak 17, asteazkena

  • Kontzertua:
    -Zarautz. Zetak taldearen kontzertua, 23:00etan, malekoian.
  • Kirola:
    -Zarautz. Herri kirolak, 19:30ean, Lege Zaharren Enparantzan.

-Abuztuak 18, osteguna

  • Tailerra:
    -Zarautz. Hondarrezko eskultura tailerra, 16:00etan, Gurutze Gorriaren lokalean.
  • Kontzertua:
    -Zarautz. Martin de Marteren zuzenekoa, 20:00etan, Arrano tabernan.
    -Zarautz. Esne Beltza, 23:00etan, Daman.

-Abuztuak 19, ostirala

  • Kontzertua:
    -Zarautz. Udako Musikaldia: Habia, 20:00etan, Santa Klara komentuan.
    -Zarautz. Celtas Cortos, 23:00etan, Daman.

-Abuztuak 20, larunbata

  • Aisialdia:
    -Zestoa. Iraetako tren txikietan ibiltzeko aukera, 17:00etatik 19:00etara.
  • Kontzertua:
    -Zumaia. Dardara Musika Kolektiboak antolatutako Dardarafest musika jaialdia, 18:30etik aurrera, Amaiako plazan. Honako talde hauek joko dute: Joseba Irazoki eta Lagunak, Marlik, The Wizards, Madeleine eta Kuartz.

-Abuztuak 21, igandea

  • Tailerra:
    -Azpeitia. Hondarrarekin eskulturak egiteko tailerra, 11:00etan, Ekoetxean.

-Abuztuak 25, osteguna

  • Tailerra:
    -Zumaia. Hondarrezko eskultura tailerra, 11:00etatik 14:00etara, Santiago hondartzan.

-Abuztuak 26, ostirala

  • Erakusketa:
    -Zestoa. Pili Alkortaren pintura erakusketa zabalduko dute udaletxeko areto nagusian. Irailaren 4ra arte izango da ikusgai.
  • Kontzertua:
    -Zumaia­. Goxua'n salsa euskal salsa-orkestra, 22:30ean, Eusebio Gurrutxaga plazan.
  • Zinema:
    -Orio. Zinema aire librean: Stardog eta Turbocat familiei zuzendutako animaziozko filma, 22:00etan, Antilla hondartzan.

-Abuztuak 27, larunbata

  • Kontzertua:
    -Zestoa. Jazz gaua Jesus Perezekin, 22:15ean.

-Abuztuak 28, igandea

  • Tailerra:
    -Azpeitia. Txoriak txori tailerra, 11:00etan, Ekoetxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide