IRUDIETAN Santa Luzia jaia, Elosiaga auzoan ere

Nerea Uranga 2012ko abenduaren 13a

Azpeitiko Elosiaga auzoan jai handia izan dute gaur, Santa Luzia egunean. Bertako baselizan meza izan dute aurrena, Azpeitiako Parrokiko abesbatzako eta Zumaiako abesbatzako hainbat kidek abestuta. Ondoren, soinu-jotzaileek eta bertsoek animatuta hamaiketakoa eta bazkaria egin dituzte epelean, Añota sagardotegian. Guztira 70 bat lagun bildu dira sagardotegiko mahaien bueltan. Aspaldiko usadioa ere berreskuratu dute aurten Elosiagan: Gabonetako jaiotza Santa Luzia egunerako jarri dute auzoko baselizan. Izan ere, azken urteetan geroago jartzeko ohitura hartuta zuten Elosiagakoek. Santa Luzia egunarekin batera,  arratsaldean Azpeitiko kaleetan eta auzoetan jarritako Gabonetako argiak piztu dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide