Errezil sagarraren azoka egin dute

Nerea Uranga 2012ko abenduaren 3a

Atzo, igandea, egin zuten Errezil sagarraren azoka Errezilgo frontoian, Errezilgo Azoka taldeak Udalaren laguntzarekin antolatuta. Sagarrak eta sagarkiak erosteko aukera egon zen bertan, besteak beste. Horrez gain, herriko esku langileen edo artisauen postuak ere egon ziren frontoian, hala nola, bertan bitxiak, lore eta landare sikuekin egindako apaingarriak eta tallatuta egindakoak ikus zitezkeen. Atzo, gainera, sagardoa egiteko erakustaldi bat ere antolatu zuten azokaren baitan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide