Hossain Kaanachek eta Uxoa Irigoienek irabazi dute Orioko III. Herri Lasterketa

Urola Kostako Hitza 2012ko abenduaren 17a

Atzo goizean Orioko III. Herri Lasterketa jokatu zen Orioko kaletan barrena eta Hossain Kaanache oriotarrak eta Uxoa Irigoien getariarrak lortu zuten 14 kilometrotako ibilbidean txapela lortzea. Orioko Herri Lasterketa proba herrikoia izateagatik nabarmentzen da eta atzokoan ere parte-hartzaileen artean giro paregabea antz eman zen lasterketaren aurretik eta proban zehar. Horretaz gain, urtez urte Orioko Herri Ikastolak antolatzen duen lasterketa  eskualdeko korrikalarien artean izena hartzen ari dela argi ikusi zen; izan ere, antolatzaileek jakinarazi dutenez, atzoko proban 400 parte-hartzailek lasterka egin zuten. 14 kilometrotako ibilbidea 300 lagun aritu ziren eta 7 kilometrotakoan, berriz, 100 lagun. http://youtu.be/6OFsxXycgSY   SAILKAPENA 14 kilometrotako ibilbidea (Gizonezkoak) - Hossain Kaanache 0:48:06 - Joxean Beledo 0:49:10 - Ibai Alba 0:49:11 14 kilometrotako ibilbidea (Emakumezkoak) - Uxoa Irigoien 0:58:09 - Susana Martin 0:59:46 - Sonia Alonso 1:02:10 7 kilometrotako ibilbidea (Gizonezkoak) - Javier Perez 0:24:06 - Matin Amilibia 0:24:18 - Ibai Beracierto 0:24:27 7 kilometrotako ibilbidea (Emakumezkoak) - Eva Pelaez 0:28:35 - Lourden Colomo 0:29:07 - Vanessa 0:32:23    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide