Andoni Camposek irabazi du Oa eskilaratako erronka

Urola Kostako Hitza 2012ko abenduaren 7a

San Nikolas Jaiak pil-pilean dira eta jai giroa da nagusi herrian zehar. Atzo, San Nikolas Egunean esaterako, Oa eskilaretako erronkak giro paregabea jarri zuen eta Andoni Camposek egin zuen eguneko markarik onena, 10 segundu eta 90 ehuneneko denbora eginda; segundu batean hobetu zuen oriotar gazteak Benito Lertxundik umea zenean jarri zuen marka. Horretaz gain, iluntze parteko mariatxiek eta gauean Gozategi taldearen eta Oihan Vega DJaren emanaldiak festa giro aparta jarri zuten plaza inguruan.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide