Ekainaren 23a, San Joan bezpera, izan zen atzo, eta Urola Kostako herritarrek dena prest zuten suaren bueltako festa martxan jartzeko. Dena den, pixka bat lehenago sekulako ekaitza egin zuen eskualdeko leku askotan, eta bat baino gehiagok pentsatu zuten sua pizteko zailtasunak izango zirela. Hala eta guztiz ere, ekintza gehienekin aurrera egin zuten, eta suaren bueltako jaiak ez zuen hutsik egin atzokoan. Hona hemen herriz herriko irudiak:
- Aizarnazabal
- Azkoitia
- Azpeitia. Plaza nagusia, Urrestilla eta Oñatz.
- Beizama
- Orio
- Zarautz
- Zestoa. Plaza nagusia eta Arroabea.
- Zumaia