Etzi, San Joan bezperan, eskualdeko hainbat txokotan suak piztuko dituzte. Pandemiaren eraginez, azken bi urtetan ez da sanjoanik edota San Joan surik egiterik izan. Aurten, ordea, suaren bueltako ospakizunak prest dituzte eskualdeko hainbat udalerri eta auzotan.
Zarauzko Zelaiondon, Getariako Balentziaga kalean eta Azpeitiko Urrestillan, berriz, San Joan festetan murgilduko dira egunotan.
Getarian, danborrada
Getarian, Balentziaga kaleko jaietan, San Joan bezperan danborrada egingo dute, 21:30ean hasita. 11 urtetik gorakoek dute bertan parte hartzeko aukera, eta gaur egingo dute azken entsegua, 21:00etan hasita, Iturzaeta ikastetxearen atarian.
Azkoitrik eta Maxixatzen elkarteak piztuko dute sua Azkoitian
Ekainaren 23an Azkoitiko Balda plazan egingo dute San Joan sua. Azkoitiko Udalak jakinarazi du nortzuk piztuko duten sua egun horretan egiten duten ekitaldian: Azkoitri triatloi klubak eta Maxixatzen euskara elkarteak izango dute horretarako ardura.
Udalak aitortza egin nahi die bi elkarte horiei, herrian egindako ekarpenarengatik. Izan ere, Azkoitrik 30 urte bete ditu aurten, eta Maxixatzenek iaz bete zuen mende laurdeneko ibilbidea. Hori hala, "ondo merezitako omenaldia" izango dela aurreratu du udalak. "Azkoitian ez litzateke hainbeste kirolari egongo Azkoitri triatloi klubaren bultzadarik gabe, eta euskararen osasuna ahulagoa litzateke Maxixatzen euskara elkarterik izan ez balitz".
San Joan suak
-Aia
Ekainak 23, San Joan bezpera.
22:00. Herriko plazan, dantza suaren bueltan, eta ondoren, txokolate beroa banatuko du-Aia- Urdaneta
Ekainak 23, San Joan bezpera.
20:00. Afari merienda egingo dute lagun giroan auzoko pilotalekuan.
21:00. Sua piztuko dute.-Aizarnazabal
Ekainak 23, San Joan bezpera.
22:00. San Joan sua piztuko dute. Ondoren, Alaitsu musika eta dantza eskolako dantzarien ikasturte amaierako emanaldia izango da herriko plazan.-Azkoitia
Ekainak 23, San Joan bezpera.
19:30. Kandiola dantza taldeak eta Bizkargi dantza taldeak emanaldia eskainiko dute, Balda plazan.
22:00. Sua piztuko dute Azkoitri triatloi klubak eta Maxixatzen euskara elkarteak.-Azpeitia
Ekainak 23, San Joan bezpera.
22:00. Juan Antxieta musika eskolakoen eta Luix Beltza dantza eskolakoen parte hartzearekin, San Joan sua piztuko dute.-Azpeitia-Urrestilla
Ekainak 23, osteguna, San joan bezpera.
18:00. Lore sortak egiten ikasteko tailerra.
21:00. Pregoia eta festen hasierako suziria.
Ondoren, herri afaria.
00:00. San Joan zuhaitza sartzea.
00:30. San Joan sua piztu eta haren bueltan dantzaldia egingo dute.
Ondoren, Laket taldearekin erromeria.Ekainak 24, ostirala, San Joan eguna.
09:00. Diana.
11:45. Azpeitiko Udal Musika Bandaren kalejira.
13:00. Buruhandiak.
17:30. Iago Magoren emanaldia. 21:00. Gazte afaria.
22:15. Kontzertuak: No Place, Fan&Go eta BassAgain.Ekainak 25, larunbata, San Joan txiki.
12:30. Sagardo dastaketa eta bazkaria.
14:00-14:45. Mus txapelketarako izen ematea.
15:15. Mus txapelketa.
16:00. Puzgarriak.
17:30. Merienda.
19:00. Trikipoteoa.
21:00. Luntxa.
22:15. Kontzertuak: Displasy, Zopilotes Txirriaos eta Erroka.Ekainak 26, igandea, San Joan hirugarrena.
07:00. Umeentzako jolasak.
18:30. Patata tortilla lehiaketa.
19:00. Areto dantzak, AGL eskolakoen eskutik.
20:30. Afari merienda.
Ondoren, zuhaitzaren entierroa.-Beizama
Ekainak 23, San Joan bezpera.
20:00-20:30. Afaria, herriko tabernan. Gaur jarriko dute afarirako izena emateko papera tabernan bertan, eta bihar arte izango da izena emateko aukera.
Ondoren, sua piztuko dute, eta aukera izango da jolasteko, dantza egiteko, urtean izan diren gauza txarrak erretzeko....-Getaria
Ekainak 23, San Joan bezpera.
17:00. Txokolatada.
Ondoren, umeentzako jolasak, Urritza taldekoekin.
19:00. Hirugihar pintxoak salgai.
21:30. Danborrada Getariako Musika Bandarekin.
Ondoren, San Joan sua.
Gero, DJa.Ekainak 24, San Joan eguna.
12:00. Txistorra ogitartekoak banatuko dira tabernan, musikaz girotuta.
17:00. Clown ikuskizuna umeentzat.
19:30. Bertso saioa.
20:30. Afari herrikoia. Menua: sardinak, gazta eta irasagarra.
Ondoren, erromeria Izer eta Alabierrekin.-Zarautz
Ekainak 23, San Joan bezpera.
20:00. Sardina jana, Mondrako aparkalekuan.
21:00. Zarakatun batukada feminista.
22:00. San Joan sua Mitxelenan, Antonio Aranzabal zenaren zelaian. Honako hauek parte hartuko dute ekitaldian: Aimar Sorazu eta Uxue Alkorta bertsolariak, Goizeko Ihintza txistulari taldeak, Montetxio korua, Jalgi dantza taldea, Zarakatun Batukada Feminista eta Zarauzko Txalaparta eskola. Oharra: segurtasun arrazoiengatik, ez da sutara botatzeko ezer onartuko. Zelai Ondoko Jai Batzordea arduratuko da erretzeko materiala biltzeaz eta pilatzeaz.-Zestoa
Ekainak 23, San Joan bezpera.
22:15. San Joan sua piztuko dute plazan. Dantzariek eta Idiakaitz txistulari taldekoek parte hartuko dute.-Zestoa- Arroabea
Ekainak 23, San Joan bezpera.
17:00. Auzolana egingo dute, Elkargunean.
22:30. San Joan sua, Rezolagunean.Ekainak 24, San Joan eguna.
17:00. Dantza ikuskizuna, Arroako dantza eskolako haurrekin, plazan.
18:00. Kafe tertulia. Gaia: Heriotza. Elkargunean.
19:30. Argazki rallyko sari banaketa, Eskola Zaharrean.-Zumaia
21:30. Suak, Sanjuaniturrian.
23:00. Ekhi gaua, Gernika parkean.