Eskualdea zeharkatu eta Azpeitian bukatu da Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren I. Bizikleta Martxaren lehen etapa

Mailo Oiarzabal 2022ko ekainaren 13a

Donostian abiatu da Euskal Herriko pentsiodunek pentsio duinak eta gizarte babeserako neurriak aldarrikatzeko martxan jarri duten enegarren egitasmoa, eta Urola Kostako herrietan ibili da ordu luzez. Harrera beroarekin eta ekitaldi batekin bukatu dute eguna Azpeitian, eta bihar Ondarroaraino joango dira handik.

Enplegu Pentsioen Planak Sustatzeko Lege Proiektuaren kontrako protesta eta beren aspaldiko aldarrien defentsak –1.080 euroko gutxieneko pentsioak, zerbitzu publikoen defentsa eta zaintza lan partekatuen aitortza– mugimenduan jarri ditu beste behin pentsiodunak. Horrela, gaur hasi da aldarri horiek herriz herri zabaldu nahi dituen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren I. Bizikleta Martxa. Hamahiru etapatan banatu dute egitasmoa, eta Donostia eta Azpeitia artekoa izan da lehendabizikoa.

Urola Kostako herrietan ibili da ordu luzez pentsiodunen bizikleta martxa. Harrera beroarekin eta ekitaldi batekin bukatu dute eguna Azpeitian, eta bihar Ondarroaraino (Bizkaia) joango dira handik.

Hona hemen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren I. Bizikleta Martxak Orion, Zarautzen, Zumaian eta Azpeitian utzi dituen irudiak eta pasarteak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide