Eskualdeko 53 erakunde sartu dira Euskadiko Turismo Etikoaren Erregistroan

Amaia Urbieta Arruti 2022ko ekainaren 2a

"Erantzukizun soziala eta jasangarritasun printzipioak eguneroko jardunean integratzeko lanari" egindako errekonozimendua jaso dute turismora bideratutako eskualdeko 53 enpresak, Eusko Jaurlaritzaren eskutik.

Euskadiko Kode Etikoaren bueltan jasotako prestakuntza eta konpromiso ibilbidea osatu duten turismo eragileei Kode Etikoaren zigilua eskaini berri die Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoan errekonozimendua jaso duten 530 eragileetatik 53 Urola Kostakoak dira. "Erantzukizun soziala eta jasangarritasun printzipioak eguneroko jardunean integratzeko lanari" egindako errekonozimendua da bereizgarria, Urola Kostako Udal Elkarteak jakinarazi duenez.

Mankomunitatearen arabera, turismoarekin zeharkako lotura duten alderdi ugari lantzen da Kode Etikoaren barruan: hala nola bisitari eta turisten ulermena erraztea; berdintasun, aniztasun eta inklusio kontzeptuak; iraunkortasuna edota tokiko tradizioaren eta kulturaren gaineko babesa; eta zerbitzuen bikaintasun eta profesionaltasuna.

Bilboko Azkuna Zentroan egin zuten aitortza ekitaldia joan den maiatzaren 23an, Iñigo Urkullu lehendakariaren gidaritzapean, eta saritutako eskualdeko erakundeetako hainbat ordezkari izan ziren bertan.

Jardunbide egokien erregistroan gorde dute eragileon zerrenda, administrazioak aintzat har ditzan etorkizuneko turismo politiketan.

Ikusi hemen aitortza jaso duten eskualdeko eragileen zerrenda:

  • Apartamentos Getaria

  • Arazi

  • ATeRIAN-Holiday Homes

  • Basque Destination-Travel & Experiences

  • Basque Nomads Tours

  • Bodega GaintzaBodega Katxiña

  • Zumaia

  • Cristobal Balenciaga Museoa

  • EGoNA-Alojamientos Turísticos

  • eXperientziak - Escape Room

  • Getariako Turismo Bulegoa

  • Hotel Gaintza

  • Hotel San Prudentzio

  • Hotel Zerupe

  • Maruka Gastro

  • Orio Kanpina

  • Orioko Turismo Bulegoa

  • Shelter Surf School by Aritz Aranburu

  • Talai Berri Txakoli Winery

  • Txoko Getaria

  • Zarauzko Turismo Bulegoa

  • Zumaiako Turismo Bulegoa

  • Apartamentos Talaimendi

  • Basque Stay - Vacational Apartments & Hotels

  • Berazadi Berri Agroturismo

  • Berazadi Berri jatetxea

  • Bikos & Café Cafeteria y heladeria

  • Elkano Jatetxea

  • E-Mendie Tracks

  • Essus Surf School

  • Good People Surf – School & Rentals

  • Hotel Iturregi

  • Kaixo Apartments Zarautz

  • Kraken food bar

  • Katrapona Pension

  • Jesuskoa Casa Rural

  • Maddiolla apartamentuak

  • Moor Surf Eskola

  • Mirotza Rooms & Apartments

  • Salanort Denda

  • Hotel & Thalasso Villa Antilla

  • Aranburu 

  • Burdinbidearen Euskal Museoa

  • Ekainberri

  • Gurean Zerbitzu Turistikoak 

  • Iraurgi Berritzen 

  • Larramendi Torrea 

  • Lili Jauregia 

  • Azkoitia Hostel 

  • Goxo Goxo Landetxea

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide