Igandea, eguraldi ona, eta ibilgailu asko ari dira A-8 autobidea erabiltzen Zarautzera joateko. Irunerako noranzkoan Zarauzko irteeran ordainsari leku bakarra dago zabalik momentu honetan, ordea, eta hori auto ilara luzeak eragiten ari da. Kontuz, beraz, inguru horretan.