22. Korrikan herritarrek ateratako argazkiak jaso nahi ditu Urola Kostako Hitzak

Urola Kostako Hitza 2022ko apirilaren 5a

Korrikaren 22. edizioko uneren batean, han edo hemen, Urola Kostako herritarrek ateratako argazkiak jaso nahi ditu Hitzak, bilduma bat osatzeko. Egitasmoa bukatu bitartean, urolakosta@ukt.eus helbide elektronikora bidal ditzakete herritarrek irudiak.

Martxan da 22. Korrika, eta hiru egun baino ez dira gelditzen Urola Kostatik igarotzeko. Dagoeneko Euskal Herriko txokoren batean izan zarela euskararen alde lasterka egiten? Ostiralean eskualdean egingo duzula korrika? Une horiek guztiak jaso nahi ditugu, eta horretarako, zuen laguntza behar du Urola Kostako Hitzak.

Hedabideak argazki bildumak eta bideoak egingo ditu ostiralean, Korrika Urola Kostatik igarotzen denean, baina herritarrek bidalitako irudien bilduma bat ere osatu nahi du. Horrenbestez, euskararen aldeko egitasmoaren aurtengo edizioa bukatu bitartean ateratako argazkiak urolakosta@ukt.eus helbide elektronikora bidal ditzakete herritarrek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide