Herrietako talde feministek nahiz Itaiak deituta, elkarretaratzeak eta manifestazioak egin zituzten atzo, Emakumeen Nazioarteko Eguna, arratsalde-iluntzean eskualdeko herri gehienetan, eta herritar askok hartu zuten parte horietan. Hilabete osoan zehar, hitzaldiak, liburu aurkezpenak, antzezlanak, kontzertuak edo otorduak egingo dituzte eskualdeko herrietan zehar.