Aldarri morez koloreztatu dituzte eskualdeko herriak

Urola Kostako Hitza 2022ko martxoaren 8a

Martxoak 8a da gaur, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Eguraldiak lagunduta, dozenaka herritarrek bete dituzte eskualdeko kaleak, berdintasunaren aldeko aldarriak defendatzeko. Ikusi hemen herriz herriko irudiak.

Herrietako talde feministek nahiz Itaiak deituta, elkarretaratzeak eta manifestazioak egin dituzte eskualdeko herri gehienetan, eta asko izan dira horietan parte hartu duten herritarrak. 

Hala ere, gaurkoak ez dira Martxoaren 8aren bueltan antolatu dituzten ekimen bakarrak. Hilabete osoan zehar, hitzaldiak, liburu aurkezpenak, antzezlanak, kontzertuak edo otorduak egingo dituzte eskualdeko herrietan zehar. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide