Zapaltzen gaituen sistemari sua. Antolakuntza feminista gure garra lelopean, Euskal Herriko Mugimendu Feministak "egunero erasotzen gaituen sistema heteropatriarkal, kapitalista, arrazista eta kapazitista kiskali nahi" du, eta hori izango du aldarri gaurkoan, Martxoaren 8ko mobilizazioetan. Hitzordu nagusiak euskal hiriburuetan deitu ditu arratsalderako, baina herriz herri ere antolatu dira herriko talde feministak, eta kalera aterako dituzte beren aldarriak; Getarian aurten ezin izan dute antolatu eta hiriburu edo eskualdeko deialdietan parte hartzeko deia egin dute.
"Dena erraustu nahi dugu, bizitzea merezi duen mundu bat eraikitzeko!". Mugimendu Feministak «bizitza politizatzera» ere deitu du, "egunerokotasuna borroka eremu bihurtzera". Horren haritik, hainbat borroka eta aldarrikapen zehazten dituzte: gorrotozko diskurtsoak edo xenofoboak gaitzetsi eta Atzerritarren Legea baliogabetzeko eskaera; etxeko eta zaintza lanen antolaketa publikoaren beharra, egungo esplotazioa "eta, bereziki, emakume migratuena" saihesteko; soldata arrakalarekin bukatzeko enplegu duinaren beharra, baita ezgaitasuna dutenek pairatzen duten "indarkeria espezifikoari" aurre egitekoa ere.
Hori horrela, "sistema honi su" eman nahi diotela aldarrikatzen dute. "Ezin dugu onartu emakume bakar bat gehiago eraila izatea. Instituzio publikoak ere indarkeria honen erantzule dira, ez baitute baliabide nahikoa jartzen ez arretan ez prebentzioan". Horrekin batera, "emakumeen kontra gorrotoz eta amorruz iraultzen den, askatasunaren esanahia hutsaldu duen eta feminismoa jopuntuan duen faxismoak tokirik ez duen" gizarte bat eraiki nahi dute.
HERRIZ HERRIKO EGITARAUAK ETA DEIALDIAK:
AIA
Martxoak 8, asteartea.
– 19:30. Kontzentrazioa, herriko plazan.
AIZARNAZABAL
Martxoak 8, asteartea.
– 19:00. Elkarretaratzea, udaletxearen aurrean.
AZKOITIA
Martxoak 8, asteartea.
– 18:30. Elkarretaratzea, plazan. Urola Erdiko Itaiak deituta.
AZPEITIA
Martxoak 8, asteartea.
– 18:30. Kontzentrazioa, herriko plazan. Zapaltzen gaituen sistemari sua, antolakuntza feminista gure garra lelopean, Euskal Herriko Mugimendu Feministarekin bat eginez egingo dute elkarretaratzea. Herritar talde batek deitu du.
– 19:30. Manifestazioa: Emakume langileok askatzeko, sozialismoa eraiki lelo hartuta. Plazatik abiatuko da. Urola Erdiko Itaiak antolatuta.
ERREZIL
Martxoak 8, asteartea. San Martin herri eskolan: emakume kirolariekin solasaldia (trail, errugbia).
GETARIA
Gaur, ostirala.
– 19:00. Luze edo motz bakarrizketa saioa, Mirari Martiarenakin eta Idoia Torregarairekin, Iturzaeta aretoan. Sarrera, 5 euro.
ORIO
Hilabete osoan zehar, Orioko emakumeak irudikatuz argazki lehiaketa. Orioko eta Aiako 16 urtetik gorako emakumeei zuzendua. Gaia: Martxoak 8. Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskolak antolatuta.
Martxoak 8, asteartea.
– 19:00. Manifestazioa, herriko plazatik irtenda. Xaltxerak talde feministak deituta.
Martxoak 11, ostirala.
– 22:00. Keia eta Shibuya taldeen kontzertua, Etxeluze gaztetxean. Etxeluze gaztetxeak antolatuta.
Martxoak 13, igandea.
– 10:30. Zumba saio irekia, plazan. Xaltxerak talde feministak antoolatuta.
– Ondoren, poteo feminista.
– 12:30. Emakumeon* bazkari autogestionatua, Etxeluze gaztetxean. Xaltxerak talde feministak antolatuta.
Martxoak 18, ostirala.
– 19:00. Zinegoak: emakume sortzaileak film proiekzioak, Kultur Etxean. Ahalduntze Eskolak antolatuta.
Martxoak 19, larunbata.
– 22:00. Liher eta Ginger taldeen kontzertua, Etxeluze gaztetxean. Etxeluze gazte asanbladak eta Xaltxerak talde feministak antolatuta.
Martxoak 21, astelehena.
– 17:00. Atzerritartasunari buruzko bilera informatiboa, Salatxo aretoan. Ahalduntze Eskolak antolatuta.
Martxoak 29, asteartea.
– 18:30. Orioko Berdintasun Planaren aurkezpena, Kultur Etxean. Orioko Ahalduntze Eskolak antolatuta.
Apirilak 1, ostirala.
– 18:00. M8 argazki lehiaketaren sari banaketa eta Orioko emakume ekintzaileekin mahai ingurua, Kultur Etxean. Ahalduntze Eskolak antolatuta.
ZARAUTZ
Gaur, ostirala.
– 18:30. M8ko mobilizazioaren aurkezpena, Gaztelekuan. Itaiak antolatuta.
Bihar, larunbata.
– 12:30etik aurrera, infogunea udaletxeko plazan, Itaiak antolatuta.
Martxoak 7, astelehena.
– 10:30etik 12:30era. Paparreko moreak ehuntzeko tailerra, Emakumeen* Etxean. Udaleko Parekidetasun departamentuak antolatuta.
Martxoak 8, asteartea.
– 18:00. Herria apaintzeko hitzordua, udaletxe plazan. Feministok elkarrekin lelo hartuta, Zarauzko Koordinadora Feministak antolatuta.
– 18:30. Mobilizazioa Frontoi Txikin, Itaiak deituta.
– 19:00. Manifestazioa, udaletxe plazatik irtenda. Feministok elkarrekin lelo hartuta, Zarauzko Koordinadora Feministak deituta.
– 20:00. Mujeres del siglo XX filma emango dute Modelo aretoan. Udaleko Parekidetasun departamentuak antolatuta.
Martxoak 10, osteguna.
– 18:30. Emakumeen* Etxean hausnarketa solasaldia: Nolako zaintza sistema komunitarioa behar dugu?. Zarauzko Koordinadora Feministak antolatuta.
Martxoak 11, ostirala.
– 20:00. Bete ingoiau antzezlana, Modelo aretoan. Udaleko Parekidetasun departamentuak antolatuta.
Martxoak 12, larunbata.
– 18:00. Trikipoteoa, Musika Plazatik hasita, eta errezitaldi kolektiboa. Zarauzko Koordinadora Feministak antolatuta.
– Egun osoan zehar, Morroxka Eguna, gaztetxean. Bazkaria, dantza eta festa.
– Egun osoan, San Telmo museora bisita gidatua. Baginen bagara emakume artisten inguruko erakusketa ikusteko aukera. Aurrez izena eman beharko da Emakumeen* Etxean. Udaleko Parekidetasun departamentuak antolatuta.
Martxoak 15, asteartea.
– 19:00. Otsandreak korrika lanaren kontaketa, Emakumeen* Etxean. Izena eman beharko da aurrez. Udaleko Parekidetasun departamentuak antolatuta.
ZESTOA
Martxoak 8, asteartea.
-18:30. Elkarretaratzea, plazan. Urola Erdiko Itaiak deituta.
-19:00. Manifestazioa plazatik hasita, eta ondoren, ekitaldia. Feminismotik (H)astea 3.0 egitarauaren barruan, Zestoako emakumeek deituta.
Martxoak 9, asteazkena.
-18:00. Elkarrekin baserriko emakumeen bizitzak ezagutzen solasaldia, Hitzez baserriko emakumeen elkartekoekin. Portalen. Feminismotik (H)astea 3.0 egitarauaren barruan, Zestoako emakumeek antolatuta.
Martxoak 16, asteazkena.
-18:00. Emakume helduen aurkako indarkeria gai hartuta hitzaldia, Oneka emakume pentsionisten elkartekoekin. Portalen. Feminismotik (H)astea 3.0 egitarauaren barruan, Zestoako emakumeek antolatuta.
Martxoak 17, osteguna.
-18:30. Belarri bero, bai esan? web seriearen aurkezpena, Kultur Etxeko aretoan. Feminismotik (H)astea 3.0 egitarauaren barruan, Zestoako emakumeek antolatuta.
Martxoak 18, ostirala.
-19:00. Luze edo motz bakarrizketa saioa, 19:00etan, Kultur Etxeko aretoan. Sarrera, 5 euro. Feminismotik (H)astea 3.0 egitarauaren barruan, Zestoako emakumeek antolatuta.
Martxoak 24, osteguna.
-19:00. 39 lore liburuaren aurkezpena, Amancay Gaztañaga liburuaren egilearen eskutik. Portalen. Feminismotik (H)astea 3.0 egitarauaren barruan, Zestoako emakumeek antolatuta.
Martxoak 30, asteazkena.
-18:30. Emakumeak Oholtzara-Gure bazterrak eta artista gonbidatua. Portalen. Feminismotik (H)astea 3.0 egitarauaren barruan, Zestoako emakumeek antolatuta.
ZUMAIA
Martxoak 7, 8 eta 9. Eskolako ikasleen bisitak Emakumeon* Etxera.
Martxoak 8, asteartea.
– 19:00. Manifestazioa, Beheko plazatik. Zumaiako Mugimendu Feministak deituta.
Martxoak 17, osteguna.
– 18:00. Zaintzari buruzko jardunaldien barruan, Zaintzaren arkitekturak hitzaldia, Ana Fernandez Cuberok emango du hitzaldia. Emakumeon* Etxean. Hitzaldia gazteleraz izango da.
Martxoak 18, ostirala.
– 18:00. Zaintzari buruzko jardunaldien barruan, Bizitza komunean sostegantzen hitzaldia. Ana Fernandez Cubero ariko da hizlari. Emakumeon* Etxean. Solasaldia gazteleraz izango da.
Apirilak 6, asteazkena.
– 18:00. Elkar zaintzeko sistema publiko-komunitario baterantz. Udalerrien erronkak solasaldia. Miren Aranguren Emagineko kideak emango du. Emakumeon* Etxean, euskaraz.