Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan askotariko ekintzak antolatu dituzte udaletako Parekidetasun sailek nahiz mugimendu feministako eragileek. Eskualdeko ia udalerri guztietan emakumeen aldeko aldarriak kalera aterako dituzte datorren asteartean, Martxoaren 8an; egun horretarako antolatutako elkarretaratzeetan eta manifestazioetan parte hartzera ere deitu dituzte emakumeak.
Badira emakume taldeak edota eragileak hilabete osorako egitarauak prestatu dituztenak. Zestoan, esaterako, atzo aurkeztu zuten hilaren 8tik 30era artean antolatu duten Feminismotik (H)astea 3.0 izenburuko egitaraua. Zestoako Emakumeak dira ekintzen eta deialdien antolatzaileak, eta talde hori osatu duten eragileak dira: Portale kultur elkartea, 3Z, Zestoako Udala eta Bargaztak talde feminista. Emakumeen Nazioarteko Egunean egingo duten manifestazioarekin eta ekitaldiarekin hasiko dituzte ekintzak, eta hilaren bukaerara bitartean, hitzaldiak, kultur ekitaldiak eta aurkezpenak egingo dituzte.
Orion ere, hilabete osoan zehar antolatu dituzte emakumeen aldeko ekintzak Orioko Emakumeen Ahalduntze Eskolak, Xaltxerak talde feministak eta Etxeluze gaztetxeak. Zarautzen, berriz, Zarauzko Koordinadora Feministak Feministok elkarrekin lelo hartuta antolatu ditu Martxoaren 8ko manifestazioa eta ekintzak. Udaleko Parekidetasun departamentuak ere hainbat ekitaldi prestatu ditu, eta Itaiak, bere aldetik, mobilizazioak eta informazio gunea antolatu ditu.
Martxoaren 8rako Azkoitian eta Azpeitian ere mobilizazioak deitu ditu Itaiak Emakume langileok askatzeko sozialismoa eraiki lelo hartuta.
Azpeitian, herritar talde batek, Euskal Herriko Mugimendu Feministaren deiarekin bat eginez, Martxoaren 8an herriko plazan elkarretaratzera deitu ditu emakumeak, Zapaltzen gaituen sistemari sua, antolakuntza feminista gure garra lelopean. Hain zuzen ere, "egunero zapaltzen, erasotzen eta erailtzen" dituen sistema "heteropatriarkal, kapitalista, arrazista, kapazitista kiskali" nahi du Euskal Herriko Mugimendu Feministak. "Jendartearen zati handienarentzat, eta bereziki emakumeontzat zein sexu genero disidenteontzat kriminala eta jasanezina den eredu honekin bukatu nahi dugu", azaldu du.
"Bizitzea merezi duen" mundu bat eraiki nahi duela eta horretarako bidea feminismoa dela ere aldarrikatu du talde horrek.
HERRIZ HERRIKO EGITARAUAK ETA DEIALDIAK:
AIA
Martxoak 8, asteartea.
- 19:30. Kontzentrazioa, herriko plazan.
AIZARNAZABAL
Martxoak 8, asteartea.
- 19:00. Elkarretaratzea, udaletxearen aurrean.
AZKOITIA
Martxoak 8, asteartea.
- 18:30. Elkarretaratzea, plazan. Urola Erdiko Itaiak deituta.
AZPEITIA
Martxoak 8, asteartea.
- 18:30. Kontzentrazioa, herriko plazan. Zapaltzen gaituen sistemari sua, antolakuntza feminista gure garra lelopean, Euskal Herriko Mugimendu Feministarekin bat eginez egingo dute elkarretaratzea. Herritar talde batek deitu du.
- 19:30. Manifestazioa: Emakume langileok askatzeko, sozialismoa eraiki lelo hartuta. Plazatik abiatuko da. Urola Erdiko Itaiak antolatuta.
ERREZIL
Martxoak 8, asteartea. San Martin herri eskolan: emakume kirolariekin solasaldia (trail, errugbia).
GETARIA
Gaur, ostirala.
- 19:00. Luze edo motz bakarrizketa saioa, Mirari Martiarenakin eta Idoia Torregarairekin, Iturzaeta aretoan. Sarrera, 5 euro.
ORIO
Hilabete osoan zehar, Orioko emakumeak irudikatuz argazki lehiaketa. Orioko eta Aiako 16 urtetik gorako emakumeei zuzendua. Gaia: Martxoak 8. Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskolak antolatuta.
Martxoak 8, asteartea.
- 19:00. Manifestazioa, herriko plazatik irtenda. Xaltxerak talde feministak deituta.
Martxoak 11, ostirala.
- 22:00. Keia eta Shibuya taldeen kontzertua, Etxeluze gaztetxean. Etxeluze gaztetxeak antolatuta.
Martxoak 13, igandea.
- 10:30. Zumba saio irekia, plazan. Xaltxerak talde feministak antoolatuta.
- Ondoren, poteo feminista.
- 12:30. Emakumeon* bazkari autogestionatua, Etxeluze gaztetxean. Xaltxerak talde feministak antolatuta.
Martxoak 18, ostirala.
- 19:00. Zinegoak: emakume sortzaileak film proiekzioak, Kultur Etxean. Ahalduntze Eskolak antolatuta.
Martxoak 19, larunbata.
- 22:00. Liher eta Ginger taldeen kontzertua, Etxeluze gaztetxean. Etxeluze gazte asanbladak eta Xaltxerak talde feministak antolatuta.
Martxoak 21, astelehena.
- 17:00. Atzerritartasunari buruzko bilera informatiboa, Salatxo aretoan. Ahalduntze Eskolak antolatuta.
Martxoak 29, asteartea.
- 18:30. Orioko Berdintasun Planaren aurkezpena, Kultur Etxean. Orioko Ahalduntze Eskolak antolatuta.
Apirilak 1, ostirala.
- 18:00. M8 argazki lehiaketaren sari banaketa eta Orioko emakume ekintzaileekin mahai ingurua, Kultur Etxean. Ahalduntze Eskolak antolatuta.
ZARAUTZ
Gaur, ostirala.
- 18:30. M8ko mobilizazioaren aurkezpena, Gaztelekuan. Itaiak antolatuta.
Bihar, larunbata.
- 12:30etik aurrera, infogunea udaletxeko plazan, Itaiak antolatuta.
Martxoak 7, astelehena.
- 10:30etik 12:30era. Paparreko moreak ehuntzeko tailerra, Emakumeen* Etxean. Udaleko Parekidetasun departamentuak antolatuta.
Martxoak 8, asteartea.
- 18:00. Herria apaintzeko hitzordua, udaletxe plazan. Feministok elkarrekin lelo hartuta, Zarauzko Koordinadora Feministak antolatuta.
- 18:30. Mobilizazioa Frontoi Txikin, Itaiak deituta.
- 19:00. Manifestazioa, udaletxe plazatik irtenda. Feministok elkarrekin lelo hartuta, Zarauzko Koordinadora Feministak deituta.
- 20:00. Mujeres del siglo XX filma emango dute Modelo aretoan. Udaleko Parekidetasun departamentuak antolatuta.
Martxoak 10, osteguna.
- 18:30. Emakumeen* Etxean hausnarketa solasaldia: Nolako zaintza sistema komunitarioa behar dugu?. Zarauzko Koordinadora Feministak antolatuta.
Martxoak 11, ostirala.
- 20:00. Bete ingoiau antzezlana, Modelo aretoan. Udaleko Parekidetasun departamentuak antolatuta.
Martxoak 12, larunbata.
- 18:00. Trikipoteoa, Musika Plazatik hasita, eta errezitaldi kolektiboa. Zarauzko Koordinadora Feministak antolatuta.
- Egun osoan zehar, Morroxka Eguna, gaztetxean. Bazkaria, dantza eta festa.
- Egun osoan, San Telmo museora bisita gidatua. Baginen bagara emakume artisten inguruko erakusketa ikusteko aukera. Aurrez izena eman beharko da Emakumeen* Etxean. Udaleko Parekidetasun departamentuak antolatuta.
Martxoak 15, asteartea.
- 19:00. Otsandreak korrika lanaren kontaketa, Emakumeen* Etxean. Izena eman beharko da aurrez. Udaleko Parekidetasun departamentuak antolatuta.
ZESTOA
Martxoak 8, asteartea.
-18:30. Elkarretaratzea, plazan. Urola Erdiko Itaiak deituta.
-19:00. Manifestazioa plazatik hasita, eta ondoren, ekitaldia. Feminismotik (H)astea 3.0 egitarauaren barruan, Zestoako emakumeek deituta.
Martxoak 9, asteazkena.
-18:00. Elkarrekin baserriko emakumeen bizitzak ezagutzen solasaldia, Hitzez baserriko emakumeen elkartekoekin. Portalen. Feminismotik (H)astea 3.0 egitarauaren barruan, Zestoako emakumeek antolatuta.
Martxoak 16, asteazkena.
-18:00. Emakume helduen aurkako indarkeria gai hartuta hitzaldia, Oneka emakume pentsionisten elkartekoekin. Portalen. Feminismotik (H)astea 3.0 egitarauaren barruan, Zestoako emakumeek antolatuta.
Martxoak 17, osteguna.
-18:30. Belarri bero, bai esan? web seriearen aurkezpena, Kultur Etxeko aretoan. Feminismotik (H)astea 3.0 egitarauaren barruan, Zestoako emakumeek antolatuta.
Martxoak 18, ostirala.
-19:00. Luze edo motz bakarrizketa saioa, 19:00etan, Kultur Etxeko aretoan. Sarrera, 5 euro. Feminismotik (H)astea 3.0 egitarauaren barruan, Zestoako emakumeek antolatuta.
Martxoak 24, osteguna.
-19:00. 39 lore liburuaren aurkezpena, Amancay Gaztañaga liburuaren egilearen eskutik. Portalen. Feminismotik (H)astea 3.0 egitarauaren barruan, Zestoako emakumeek antolatuta.
Martxoak 30, asteazkena.
-18:30. Emakumeak Oholtzara-Gure bazterrak eta artista gonbidatua. Portalen. Feminismotik (H)astea 3.0 egitarauaren barruan, Zestoako emakumeek antolatuta.
ZUMAIA
Martxoak 7, 8 eta 9. Eskolako ikasleen bisitak Emakumeon* Etxera.
Martxoak 8, asteartea.
- 19:00. Manifestazioa, Beheko plazatik. Zumaiako Mugimendu Feministak deituta.
Martxoak 17, osteguna.
- 18:00. Zaintzari buruzko jardunaldien barruan, Zaintzaren arkitekturak hitzaldia, Ana Fernandez Cuberok emango du hitzaldia. Emakumeon* Etxean. Hitzaldia gazteleraz izango da.
Martxoak 18, ostirala.
- 18:00. Zaintzari buruzko jardunaldien barruan, Bizitza komunean sostegantzen hitzaldia. Ana Fernandez Cubero ariko da hizlari. Emakumeon* Etxean. Solasaldia gazteleraz izango da.
Apirilak 6, asteazkena.
- 18:00. Elkar zaintzeko sistema publiko-komunitario baterantz. Udalerrien erronkak solasaldia. Miren Aranguren Emagineko kideak emango du. Emakumeon* Etxean, euskaraz.