Inauterietako egitarauak, herriz herri

Nerea Uranga 2022ko otsailaren 24a

Inauterietako egitarauak herriz herri:

AIA
- Ostirala, otsailak 25. Aiako eskolakoek 15:00etan inauterietako festa egingo dute, frontoian.

AIZARNAZABAL
- Ostirala, otsailak 25. Alaitsu dantza taldeak karnabaletako emanaldia egingo du. 17:30ean kalejira egingo dute, eta 18:00­etan, ikuskizuna izango da Atari Soro pilotalekuan.

AZKOITIA
- Ostirala, otsailak 25.
16:00. Xabier Munibe Ikastolakoen inauterietako kalejira.
17:00. Gaztetxoentzako disko festa izango da Oihan Vegarekin, plazan.
21:30-23:30. DJ Xabi Festen disko festa izango da gaztetxoentzat, Elkargunean. Artxamendi Topalekuak antolatu du ekitaldia, eta 13-17 urte bitarteko gaztetxoentzat izango da; gainera, mozorro lehiaketa eta sariak izango direla ere iragarri dute.

- Otsailak 26, larunbata.
Eguerdian, Txalkor txistulari taldearen, Udal Musika Bandaren eta Bizkargi musika eta dantza eskolako kideen kalejira.
17:00. Kantu Kolore taldearen Peru Krokodiloa ikuskizuna, 17:00etan, Baztartxo antzokian.
18:00-21:00. Joselu Anaiak musika taldearen emanaldia, plazan.
21:00. Mozorro lehiaketaren sari banaketa, plazan.
22:00-00:00. DJ Xabi Festek disko festa eskainiko du gaztetxoentzat, Elkargunean.

AZPEITIA
- Ostirala, otsailak 25.
18:30. Azpeitiko Ikastola Ikasberriko kideen euskal inauterien kalejira, Alde Zaharreko kaleetan.
20:00. Vulk eta Tatxers taldeen kontzertuak, Sanagustin kulturgunean.

- Otsailak 26, zapatua. 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, haurrentzako parkea Izarraitz pilotalekuan.

- Otsailak 27, Jai Karnabala.
09:00. Izarraitz txistulari taldearen diana.
11:30. Udal Musika Bandaren eta Eltziegoko gaiteroen diana.
11:30. Incansables txarangaren kalejira.
12:00. Sokamuturra, plazan. Ganadutegia: Lopene.
Egun osoan, XLII. Sokamuturra Argazki Leihaketa, Azpetiko Argazki Elkarteak antolatuta.
12:30. Artzain-inudeen eta danborjoleen kalejira, Itsasi dantza taldearen eskutik. Sansebastianetako karroza ere ikusgai izango da. Gainera, Eltziegoko gaiteroak eta Juan Antxieta musika eskolako txistulariak kalez kale ibiliko dira Incansables txarangarekin.
Eguerdian, Incansables txaranga.
14:00. The Mackensys Clan Band.
16:15. Izarraitz txistulari taldeak eta Udal Musika Bandak zezenaren irteera girotuko dute Plaza Txikian. Ondoren, txistulariek zezenaren ibilbidea egingo dute.
16:30. Sokamuturra, Erdikalean hasita. Ganadutegia: Bergara.
17:00. Gora kasete haurrentzako kantu eta dantza emanaldia, Matxinada plazan.
19:00. Rock Kalean elektrotxarangaren kalejira.
19:30. Gaur Erdi txarangaren emanaldia.
19:30. Josu Rodriguez DJaren emanaldia, plazan.

- Otsailak 28, Astelehen Karnabala.
11:00. Sokamutur txikia Erdikalean, eta zezen txikiak eta poniak plazan. Ganadutegia: Arno.
12:30. Mozorrotutako haurren desfilea, Banda Gaztearen, txilibitu-jotzaileen eta Juan Antxieta musika eskolako trikitilarien laguntzarekin. Ondoren, Gaur jaia taldearekin dantzaldia, plazan.
13:00. Txorotxaranga, Alde Zaharrean.
16:15. Izarraitz txistulari taldeak eta Udal Musika Bandak zezenaren irteera girotuko dute Plaza Txikian. Ondoren, txistulariek zezenak egingo duen ibilbide bera egingo dute.
16:30. Sokamuturra. Ganadutegia: Lopene.
17:00. Hemendikara zirku ikuskizuna, Matxinada plazan.
18:30. Deiadar txarangaren kalejira.
19:30. Udal Musika Bandaren kalejira.
20:00. Mozorro lehiaketaren hasiera.
20:00. Davila DJa, plazan. Gainera, Brincadeira perkusio taldearen kalejira.
23:30. Oihan Vegaren emanaldia, plazan.
00:00. Mozorro lehiaketaren sari banaketa, plazan.
Ondoren, Psychoclown perkusio taldearen emanaldia.

- Martxoak 1, Astearte Karnabala.
01:30. Los Pasai txarangaren kalejira.
Ondoren, Itsasi taldeko ttuntturroak.
06:00. Udal Musika Bandaren goiz-eresia.
07:00. Sokamuturra. Ganadutegia: Lopene.
12:00. Banda Gaztearen kalejira.
16:15. Zezenaren irteera Izarraitz txistulari taldeak nahiz Banda Gazteak girotuta. Izarraitz txistulari taldeak zezenaren ibilbidea irekiko du.
16:30. Sokamuturra, Erdikalean hasita. Ganadutegia: Arno.
17:00. Piraten istorio bat emanaldia, Sanagustin kulturgunean.
18:00. Irulitxa txaranga, kaleetan.
20:00. Suzko zezena, plazan, Irulitxa txarangak lagunduta.

BEIZAMA
- Otsailak 26, larunbata. Afaria. Ondoren, musika festa. Izena Beizamako Ostatuan eman behar da. Hirustak antolatu du inauterietako festa.

ERREZIL
- Ostirala, otsailak 25. San Martin herri eskolan mozorrotuta altxorraren bila jolasa egingo dute arratsaldean.

GETARIA
- Otsailak 26, larunbata.
12:00-14:00. Sugarri txarangaren kalejira.
17:00. Herriko plazan, haur eta gaztetxoentzat diskofesta DJ Txurrurekin.
19:00. Inauterietako kartel eta erakusleiho lehiaketaren sariak banatuko dituzte, plazan.
19:30. Herriko plazan, 2022ko herritar karnabaleroenak izendatuko dituzte.
Ondoren, Sugarri txaranga kalez kale.

ORIO
- Otsailak 26, larunbata.
12:30-14:30. Burrunba elektrotxaranga mozorroen kalejira.
18:00-19:00. Dantza Saltsa disko festa, herriko plazan.

ZARAUTZ
- Ostirala, otsailak 25
16:30-19:30. Makillaje saioa eta mozorrotzea ludotekako materialarekin, 4-8 urte bitarteko haurrentzat, Ludotxo ludotekan.
18:45. Galtxagorrien Jaitsiera. Imanol Urbieta Musika Eskolatik hasita, Jalgi dantza taldeko kideak, Zarautz Trikeko trikitilari eta pandero-jotzaileak nahiz Goizeko Ihintza taldeko txistulariak aterako dira kalez kale.

- Otsailak 26, larunbata:
12:00. Koxme baleak txupinazoa botako du, Joxelontxos txarangak girotuta, Modeloko balkoitik.
12:00-14:00. Joselontxos txarangak herriko kaleak alaituko ditu.
17:00-20:00. Mozorro lehiaketa Ludotxo ludotekan, makillajea eta desfilea, 9-11 urte bitarteko haurrentzat.
17:30. Inauterietako 5. Konpartsa: Uda Giro. Musika Plazatik abiatuko dira. Eguraldi txarra egingo balu, igandeko 13:00etan egingo lukete.
18:00-20:30. Inauteri jaia Zinema pilotalekuan: DJ nerabeen emanaldiak eta mozorro lehiaketa (taldekoa, originalena eta #zuzeukiña), 12-18 urte bitarteko nerabeentzat. Gaia itsasoa izango da.
19:00. Mozorro lehiaketan parte hartzen duten kuadrillak elkartuko dira. Aldez aurretik izena eman behar da Turismo Bulegoan, edo egun berean Euskalduna tabernan.
19:30. Emanaldia Trikidantz taldearekin.
19:30. Kuadrillen arteko mozorro lehiaketaren sari banaketa Musika Plazan (1. saria: 250 euroko bonoa; 2. saria: 150 euroko bonoa; eta 3. saria: 100 euroko bonoa). Sari guztiak Zurekin elkarteko tabernetan gastatzeko izango dira.
21:30-00:00. Disko festa DJ Davila eta DJ Javirekin, Zinema pilotalekuan.

- Otsailak 27, igandea.
12:00. Kalejira herriko kaleetan zehar erraldoi, buruhandi eta Ustekabe txarangarekin.
17:30. Peru Krokodiloa emanaldia, Kantu Kolore taldearen eskutik, doan. Sarrerak aldez aurretik erosi beharko dira Turismo Bulegoan, edo egunean bertan leihatilan, edukiera bete arte.

ZESTOA
- Otsailak 26, larunbata.
17:00. Gozokiak banatuko
dituzte udaletxeko arkupeetan.
17:30. Umeen mozorro desfilerako izen ematea, udaletxeko arkupeetan.
18:00. Umeen mozorro desfilea, udaletxeko arkupeetan.

- Otsailak 28, lastelehena.
17:30.Ertxiña musika eskolakoak kaldereroz jantzita ibiliko dira.

ZUMAIA
- Ostirala, otsailak 25.
Arratsaldean, ikastetxeetako haurren inauteri festa.
18:00. Ubillosen hasita Musika Eskola eta ZUMB-Musika bandaren inauterietako kalejira: Brasil.

- Otsailak 26, larunbata.
12:00-14:00. Zumai txarangaren kalejira herriko kaleetan zehar.
12:30. Eusebio Gurrutxaga plazan Astindu dantza elkartearen dantza-kalejira.
17:00. Amaia Plazan inauteritako mozorro festa.
18:00. Haurren mozorro lehiaketa, Amaiako plazan. Izen-ematea: 17:00etan, Amaiako plazan.
18:30. Herriko kaleetan zehar kalejira Zumai txarangarekin.
19:30. Eusebio Gurrutxaga plazan, kontzertua: Modus Operandi.
Egun osoan, heldu eta gazteen mozorro lehiaketak (16+ urte). Sariak: banakakoa edo bikotea 80 euro eta taldea 200 euro. Parte hartzeko: argazkia larunbatean bidali behar da, inauteriakzumaian@gmail.com helbide elektronikora.

- Otsailak 27, igandea.
12:30-14:30. Jainekin txarangaren kalejira kaleetan zehar.
16:30. Zinema, Aita Marin.

- Otsailak 28, astelehena.
15:00 eta 17:30. Zumaienan Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna: Kuikui.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide