Martxoaren 6an Donostian egingo den 32. Lilatoian HITZA taldearekin parte hartu nahi dutenek 943-46 72 36 telefono zenbakira deitu behar dute edota posta elektroniko bat idatzi behar dute lilatoia@hitza.eus posta elektronikoko helbidera. Deia egiteko edota mezua idazteko orduan honakoak azaldu behar dira: izena eman nahi duen herritarraren izen-abizenak eta herria.
HITZA taldearekin parte hartzeko izena ematen dutenek kamiseta bana jasoko dute opari; izena emateko orduan zehaztu beharko da zer neurritako kamiseta nahi den.
OHARRA: HITZA taldean parte hartzeak ez dauka inolako kostu ekonomikorik, baina HITZA taldean parte hartzeko aurrez Lilatoiaren inskripzio ofiziala egin behar da. Otsailaren 20a da izena emateko azkenengo eguna.