Urtarrileko GUKA magazina

GUKA magazina 2022ko urtarrilaren 7a

Urtarrileko lehen ostiralarekin batera dator GUKA magazinaren saio berria. Atal honetako protagonistak izango dira, besteak beste, Imanol Aleson mendi korrikalaria, Zumaiako txakur krosa eta Beizamako lehen sektorea.

Beste hilabete batez, eskualdea osatzen duten txoko, istorio eta protagonistei ahotsa ematera dator GUKA magazina. 

Urtarrileko atalean, Azkoitian izan da Mireia Galarza kazetaria, eta Imano Aleson mendi korrikalaria elkarrizketatu du. Bere aldetik, Urrutira joan gabe atalean, Xabat Olaizolak Orioko Itxaspeko ibilbidea egin du Sara Peña oriotarraren laguntzarekin.

Mailo Oiarzabal, aldiz, Beizaman izan da, bertan lehen sektoreak duen eragina ezagutzeko. Andoni Elduaien, berriz, Zumaian izan da, herrian urtarrilaren 16an egingo duten txakur krosari buruz solasteko antolatzaileekin.

Hemen ikus daitezke orain arte GUKA magazinean egindako bideo guztiak. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide