COVID-19aren izurriak eraginda, iaz ez zituzten eskualdeko hainbat herri bisitatu Olentzerok eta Mari Domingik. Aurtengoan, baina, herri gehienetan egin dituzte ekitaldiak. Goiz partean, Azkoitia, Azpeitia, Zarautz eta Zumaia bisitatu dituzte Olentzerok eta Mari Domingik. Arratsaldean, berriz, Aian, Getarian, Orion eta Zestoan egin dituzte ekitaldiak. Beizaman, berriz, atzo hainbat opari utzi zituzten. Ikusi hemen herriz herriko irudiak: