Gabon egunetako ekitaldiak, herriz herri

Urola Kostako Hitza 2021eko abenduaren 23a

Etxeko txikienak izango dira protagonista nagusiak egunotan. Hasi Olentzero eta Mari Domingiren etorrerekin, eta segi antzezlan, puzgarri eta bestelako ekitaldiekin, haurrentzako egitarauek izango dute pisu gehien Gabonetan.

Hauek dira datozen egunetan Urola Kostako herrietan egingo diren ekitaldiak:

*Ekitaldi batzuk bertan behera geldi daitezke pandemiaren bilakaera tarteko

AIA

  • Gaur, abenduak 23. Eriz magoaren Auskalo ikuskizuna. 17:30ean, Probalekuan.
  • Bihar, abenduak 24. Herrigunean, Lardizabal eskolako guraso elkartearen eskutik, Gabon kanten kalejira, 16:30ean hasita.
  • Abenduak 26, igandea. Gospel kontzertua, Goiko Gela taldearen eskutik. 12:15ean, Doneztebe elizan.
  • Urtarrilak 4, asteartea. Laino txiki ipuin kontaketa. Probalekuan. Ordua zehazteko.

AZKOITIA

  • Bihar, abenduak 24.
    - Olentzero eta Mari Domingi herrian ibiliko dira kamioi txiki batean. 10:30ean abiatuta honako ibilbidea egingo dute: Ipintza, Altzibar, Txalonerreka, Jausoro, Trenbidearen Zumardia, San Martin auzoa, Santa Klara, Floreaga, Auzmendi bidea, Trino Uria, Ibai Ondo, Guardikale, Bizkargi, Julio Urkixo, Balda plaza, Kale Nagusia eta Aingeru kalea.
    - Udal Musika Bandaren kalejira, 12:00etan.
  • Abenduak 25 eta 26. 19:30ean, Mama o papa filma, Baztartxon.
  • Abenduak 27, astelehena. 16:00etan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots: Kuikui ikuskizuna, Baztartxon.
  • Abenduaren 28tik 30era. 11:00etatik 20:00etara, Gabon haur parkea, Elkargunean.
  • Abenduak 29, asteazkena. 18:30ean, Jakoba Errekondoren solasaldia Abaraxka aterpetxean.
  • Abenduak 30, osteguna. 19:00etan, Residencias SA liburuaren aurkezpena, Elkargunean.
  • Abenduak 31, ostirala. 11:00etan, Txalkor txistulari taldearen kalejira, eta 12:00etan, Udal Musika Bandaren kalejira.
  • Urtarrilak 3, astelehena. 17:00etan, Magiclown ikuskizuna, Elkargunean.

AZPEITIA

  • Bihar, abenduak 24. Olentzerok eta Mari Domingik 12:30ean San Martin egoitzaren aurretik hasiko dute kalejira eta plazan bukatuko dute. Han Itsasi dantza taldekoek Agurra egingo diete, eta ikastetxe bakoitzeko haurrek bertso bana abestuko dute, Juan Antxieta musika eskolako trikitilariek lagunduta.
  • Etzi, abenduak 25. 13:00etan, Udal Musika Bandaren Gabonetako kontzertua, Soreasu antzokian.­
  • Abenduak 26, igandea.
    -12:00etan, jendaurreko irratsaioa: Jaiotza Basatia, Dinamoan.
    - 19:00etan, Korrontzi dantzan emanaldia, Soreasun.
  • Abenduaren 27tik 30era. Gabon parkea Izarraitz pilotalekuan, 09:45etik 20:00etara. Sarrera bi euro da, eta txanda desberdinak antolatuko dituzte.
  • Abenduak 28, asteartea. 10 eta 14 urte bitartekoentzat laser borrokaldia Izarraizko Atea parkean, eta txanda bakoitzean –lau txanda izango dira– 24 lagunek parte hartu ahal izango dute.
  • Urtarrilaren 1ean eta 2an. Eski simulatzailea, plazan –eguraldi txarra egiten badu, Betharramen–; hilaren 1ean, 16:00etatik 20:30era eta 2an, 11:00etatik 14:00etara nahiz 16:00etatik 20:30era.
  • Urtarrilak 4, asteartea. Kantu kolore ikuskizuna, Soreasu antzokian.

BEIZAMA

  • Gaur, abenduak 23. 16:00etan, gazteen lokalaren prestakuntzarekin bukatzea, auzolanean. 19:30ean, Olentzerok eta Mari Domingik ekarritako lau saskiren zozketa. 20:00etan, afaria. Segidan, film emanaldia.

GETARIA

  • Bihar, abenduak 24. Olentzerok eta Mari Domingik traktorean herriko kaleak zeharkatuko dituzte, eta etxetik atera ezin duten umeen eskutitzak jasoko dituzte 16:00etatik 17:00etara. 17:30etik aurrera, Aldamar parkean egongo dira, eta herriko umeak adin tarteka bertaratuko dira. Mari, lamiak eta beste hainbat pertsonaia bertaratuko dira.
  • Abenduak 26, igandea. Gazte Alaiak txistularien Gabonetako emanaldi ibiltaria, 12:15ean hasita.
  • Abenduak 29, asteazkena. Zaborra antzezlana, 18:00etan, Iturzaeta aretoan. Haur eta helduentzat.
  • Abenduak 30, osteguna. Bixente Martinezen kontzertua, Haatik dantza konpainiaren parte hartzearekin. 19:30ean, Iturzaeta aretoan.
  • Urtarrilak 2, igandea. Apaiz kartzela dokumentalaren emanaldia. 18:30ean, Iturzaeta aretoan. Ritxi Lizartzaren eta Xabier Amurizaren parte hartzearekin.

ORIO

  • Bihar, abenduak 24. Olentzero eta Mari Domingi kalez kale ibiliko dira, 18:00etatik aurrera. Abenduak 26, igandea. The Joselontxo’s txaranga. 12:30etik aurrera, herriko kaleetan zehar.
  • Abenduak 27, astelehena. Zaborra, familientzako antzezlana. 18:00etan, Kultur Etxean.
  • Abenduak 28, asteartea. Goiko Gela taldearen gospel kontzertua. 19:00etan, parrokian.
  • Urtarrilak 3 eta 4. Puzgarriak Karela kiroldegian, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

ZARAUTZ

  • Gaur, abenduak 23. Idoia Asurmendiren kontzertua. 20:00etan, Modelo aretoan.
  • Bihar, abenduak 24. 11:00etatik 14:00etara, Olentzero eta Mari Domingi Santuiturri plazan izango dira. 18:30ean, Narros jauregi aurrean, Schola Cantorum-en emanaldia izango da.
  • Etzi, abenduak 25. Zarauzko Musika Bandaren Eguberriko kontzertua. 12:30ean, Merkatu plazako lehenengo solairuan (BERTAN BEHERA GELDITU DA). Ordu berean, Frantziskotarren elizan, Eguberri meza Zarautz Abesbatzaren eskutik.
  • Abenduak 30, osteguna. Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi antzezlana. 20:00etan, Modelo aretoan.
  • Urtarrilak 2 eta 3. Txu-txu trena, 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:00etara, Lege Zaharren enparantzatik abiatuta.
  • Egunero, urtarrilaren 6ra arte. Gabonetako Jaiotza ikusgai Narros jauregiaren aurrean. 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

ZESTOA

  • Gaur, abenduak 23.
    -Xaboi tailerra, Gaztelekuan. Aurrez izena eman behar da 688 68 40 29 telefonoan.
    - Gabonetako abesbatzaren entsegua, 20:00etan, elizan.
  • Bihar, abenduak 24.
    -Bandaren Gabonetako kontzertua, 12:30ean.
    -Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera, 17:00 aldera Lau Iturrira. 18:30ean, Kiroldegiko aterpean, gutunak jasotzen.
    - Gabonetako abesbatzaren kontzertua, 18:30ean.
  • Abenduak 26, igandea. Gaztetxeko baba-jana.
  • Abenduak 27, astelehena.
    -3x3 saskibaloia, Kiroldegian, 10:00etan hasita. Aurrez izena eman behar da Kiroldegian.
    - Xaboi tailerra, Gaztelekuan. Aurrez izena eman behar da.
  • Abenduak 28 eta 29. Mahai tenisa, Kiroldegian. 10:00etan hasita. Izena Kiroldegian eman behar da.
  • Abenduak 28, asteartea. Sukaldaritza tailerra, Gaztelekuan. Aurrez izena eman behar da.
  • Abenduak 29, asteazkena. Xaboi-tailerra, Gaztelekuan. Aurrez izena eman behar da.
  • Abenduak 30, osteguna. Sukaldaritza tailerra, Gaztelekuan. Aurrez izena eman behar da.
  • Urtarrilak 3 eta 4. Eskalada, Kiroldegian. Aurrez izena eman behar da Kiroldegian.

ZUMAIA

  • Gaur, abenduak 23. Ipuin kontaketa Kontukantoiren eskutik: Argi ibili gurekin. 17:30ean, haur liburutegian.
  • Bihar, abenduak 24. Olentzero Beheko plazatik abiatuko da kalez kale 12:00etan. Traktorean egingo du ibilbidea. Gomezago, berriz, txalupan iritsiko da, eta Arranplan elkartuko dira kalejirara. 17:30ean, berriz, Gabon koruak kontzertua eskainiko du San Pedro parrokian.
  • Abenduak 26 eta 27. Turandot operaren proiekzioa. 19:00etan, Aita Mari aretoan.
  • Abenduak 27, astelehena. Gabonetako Xake Txapelketa. 17:00etan, Oxford aretoan.
  • Abenduak 29, asteazkena.
    -Ipuin kontaketa Apikaren eskutik: Sorginak. 17:30ean, haur liburutegian.
    -Antzerki musikala: Kutsidazu bidea Ixabel. 19:00etan, Zumaienan.
  • Urtarrilak 3, astelehena. Kimikarin zientzia ginkana 6 eta 12 urte arteko haur eta gatzetxoentzat. 10:00etan eta 15:00etan, Oxford aretoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide