Urola Platerean sukaldaritza saioaren lehen atala, osorik ikusgai

Erlo Telebista 2021eko abenduaren 20a

Eskualdeko ekoizleen lana ezagutarazi eta haien produktuekin egindako errezetak proposatuko ditu Erlo Telebistaren Urola Platerean saio berriak. Lehen atalean Sakona Etxalde Ekologikoko Aiora Etxeberria, Errezilgo Basabe baserriko Jose Antonio Labaka eta Urraki baserriko Xabier Uzkudun ekoizleek, Xabier Izagirre Elikaguneko sukaldariak eta Aitziber Aizpuru dietistak parte hartu dute. Ekoizleek produktuak non eta nola ekoizten dituzten azaldu dute, Izagirrek produktu horiekin errezeta bat egin bitartean.

Urola Kosta eskualdeko produktuei balioa emateko saio berezia estreinatu du Erlo Telebistak. Urola platerean izeneko saio pilotua Urkome elkartearekin, Iraurgi Berritzen agentziarekin eta Elikagunearekin elkarlanean egin da, eta Urola Gustagarri ekimenak babesten du.

Mireia Galarza UKTko kazetariak gidatu du saioa, eta Sakona Etxalde Ekologikoko Aiora Etxeberria, Basabe baserriko Jose Antonio Labaka eta Urraki baserriko Xabier Uzkudun ekoizleek, Xabier Izagirre Elikaguneko sukaldariak eta Aitziber Aizpuru dietistak parte hartu dute. Ekoizle bakoitzak produktuak non eta nola ekoizten dituen azaldu dute, Izagirrek produktu horiekin errezeta bat egin du eta Aizpuruk kontsumo jasangarria eta elikadura burujabetza sustatzeko gomendioak proposatu ditu lehen atalean. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide